AUTORITARISMO ARRAZISTAREN AURREAN KUIR ANTOLAKUNTZA EKAINAREN 28AN
Autoritarismoa eta militarizazioa hedatzen ari diren testuinguru politiko honetan, bazterretan bizi garen kolektiboen aurkako oldarraldi baten aurrean gaude: gutxiagotutako hizkuntzen zapalkuntza, feminismoaren lorpenen aurkako estrategiak, trans pertsonen deshumanizazioa eta ezabapen saiakerak, kapazitismoa, arrazakeriaren gorakada etaPalestinako genozidioa edota Abya Yalako esku-hartzeak, besteak beste.
Agertoki honetan, Gasteizko mugimendu transbollomarikak oso argi dauka ekainaren 28a gure borroka anitzez harro egoteko eguna dela, baina baita borrokan jarraitzeko eguna ere. Ezin dugu ahaztu 1969an Stonewallen gure ahizpek piztutako sua; ezta 90eko hamarkadan intsumisio marikaren bidez militarismoari aurre egin geniola ere. Eta, nola ez, Palestinako gure ahizpa kuirrak ere ezin ditugu ez ahaztu, ez bakarrik utzi.
Ekainaren 28a gure gorputzak eta herriak zeharkatzen dituzten zapalkuntzak seinalatzeko baliatuko dugu, baina ez hori bakarrik: testuinguru autoritario honetan, kuirrok eta bazterretan kokatzen garenok, saretuta eta antolatuta, faxismoari aurre egingo diogula aldarrikatzeko ere bai.

