E10 Trans Memoriaren Eguna
Gaur, ekainak 10, Gasteizko memoria plazan, bildu gara Euskal Herriko trans memoriaren eguna aldarrikatzeko, baita ere Vicente Badillo Santa MarĂa, Francis-en memoria aldarrikatzeko. 1979ko ekainaren 10ean poliziak hil egin zuen sexu/genero disidente eta migrantea. Gogoratzen dugu garaiko transmaribibollo mugimenduarentzat izan zuen garrantziagatik, beraien bihotzetako sua piztu zuelako eta gaur su hori gure bihotzetan pizturik jarraitzen duelako.
Aldarrikatu beharra daukagu trans memoria ezabatutako memoria dela, patriarkatuak eta zishetero arauak ezabatutakoa. Zishetero sexualitatea den erregimen politikoak saiatu dela gure bizitzak eta gorputzak ezabatzen eta hala ere, bazterretan biziraun garela, erresistitu dugula eta gaur berriz altxatzen garela hau salatzeko: beraien erregimena ez dela naturala, dela, gainera erregimen zapaltzailea, gizadiaren esperientziaren aniztasunak lerro eta margin oso zehatzetan gartzelaratzen eta psikiatrizatzen dituenak. Gure bizitzak eta gorputzak etengabe bortxatzen dituenak.
Hala ere, baditugu lagunak, eraiki ditugu sareak, konkistatu ditugu eskubideak eta gogoratu dugu zisheterosexualitateak erregimen politikoa den heinean, erregimen politiko guztiak bezala iraulia izan ahal dela eta guztion artean hasi behar dugula bidea, erregimen politiko zapaltzaile hau suntsitzeko eta bere ordez, gizarte bizigarriagoa eta feministagoa eraikitzeko.
Gora trans memoria,
gora borroka transmaribibolloa,
gora borroka feminista!