Euskoprincess, Turista Sueca eta Albina Stardust eta Divina Comedia Lumagorriren 15. urtebetetze-jaian
15 urte popatik ematen eta jasotzen. Ez da gutxi… eta gehiago izateko irrikitan gaude! Beraz, hau ospatu beharra dago. Ekainaren 14an Jimmy Jazz aretoko lagunen laguntzarekin kandelak… ez ditugu itzaliko! Akaso zerbait piztuko dugu.
Goazen pitinka: ekainak 14, Jimmy Jazz aretoa, Gasteiz, EuskoPrincess, Turista Sueca, Albina Stardust eta Divina Comedia, sorpresak, sorpresa gehiago. Arrazoi gehiago behar duzu? Bada, adi sare sozialei, sorpresen berri laster emango dugu eta. Gorde data agendan eta erosi sarrerak agortu baino lehen!
Sarrerak Jimmy Jazz aretoaren webgunean salgai.