Gasteizko Emakumeen etxean eman daitezkeen transgorroto mezuak salatzeko kanpaina abiatu du Gasteizko E28 Koordinadorak
Jarraian E28 koordinadorak X eta Instagramen zabaldutako mezua transkribatzen dugu:
Otsailaren 26an Gasteizko Jabetze Feministako Eskolan Nuria Varela gonbidatu dute “Feminismo en el S. XXI avances y desafíos” izeneko ekitaldi batera. Ezaguna da egile honek hainbat adierazpen eta argitalpenetan sexu-genero aniztasuna gutxiesten duela, trans pertsonen existentzia emakumeen eskubideen kontrakoa bezala aurkeztuz. Horren adibide da 2024ko “El Sindrome Brogen” liburuan egiten duen baieztapena, trans amorrua (trans pertsonek jasaten duten indarkeria patriarkalaren aurkako autodefentsarekin lotutako kontzeptua) indarkeria faxistarekin eta ultraeskuinarekin alderatzen duenean. Era berean, egileak dio LGTBIQ+ mugimenduak, mugimendu feministaren borroketan entrismoa eta apropiazioa egiten ari dela.
Trans eskubideen aldeko borroka, LGTBIQ+ kolektiboaren borroka, mugimendu feministatik kanpoko zerbait bezala aurkeztea, zeinean ez etsaiak bezala ez dator bat ez gasteizko errealitatearekin, ezta gasteizko mugimendu feministen planteamenduekin, aldiz gorroto diskurtzo transfoboak hedatzen ditu.
Honelako ekintzekin Gasteizko Udalak erakusten digu Gasteizko Emakumeen Etxea ez dela emakume guztiona, oso gutxiena baizik.
Horregatik eskatzen dizuegu gurekin batera udalari eskatzea ekintza bertan bera geratzea. Horretarako gutun bat bideratu behar dugu igualdad.adm@vitoria-gasteiz. org mail elektronikora, gure jarrera argi utzita. Behar ez gero eredu bat izango duzu eskuragarri (erantsita).
Horregatik eskatzen dizuegu gurekin batera udalari eskatzea ekintza bertan bera geratzea. Horretarako gutun bat bideratu behar dugu igualdad.adm@vitoria-gasteiz.

