Harrotasuna

Pridearen kontra sinadura bilketa jarri du martxan Bilboko Ehgam

🏳️‍⚧️ BERRESKURATU HARROTASUNA! 🏳️‍🌈

Ehgam Bilbok sinadura-bilketa bat jarri du martxan, Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari adierazteko ekainaren 28a (E28, LGBTI+ Harrotasunaren Eguna) herriarena dela, ez erakundeena eta, are gutxiago, bankuena edo enpresena.

Eskatzen dugu, halaber, egun horretako aldarrikapenak merkantilizatzeko planak alde batera utz ditzatela eta Euskal Herriko LGTBI+ komunitatea zain dezatela.

🔻Sinatzeko:

NORBANAKOAK: https://labur.eus/Ehgam_Sinadura-bilketa_NORBANAKOAK

TALDEAK: https://labur.eus/Ehgam_Sinadura-bilketa_TALDEAK