Lumagorri

LGTBI+ fobia ez kirolean, ez inon

Otsailean LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dugu Kirolaren arloan. Data honek gogorarazten du lehen aldiz futbolari profesional batek, Justin Fashanuk, bere burua publikoki gay gisa ikusarazi zuen unea. Mendicus Mundi Arabak eta Lumagorrik bultzatuta, Arabako zenbait kirol-klubek bat egin dute kirolean LGTBIQ+ pertsonen ikusgarritasuna sustatzeko eta kolektibo zabal honek arlo honetan pairatzen duen diskriminazioa salatzeko, honako hauek dira ekimenean parte hartu duten taldeak: Igeriketa Laudio, Itzal taldea, BTT Mercedes Benz, Miaukatuz Kirol Kluba, Araski, Ingalvi Experience, Amarauna, Club Rítmica Stormy, Jatorkide, Gaztedi, Urgatzi, CDF San Martín eta Hauskaitz.

Azken urteotan, LGTBIQ+ aktibismoak aurrerapauso garrantzitsuak lortu ditu eskubideen alorrean, baita kirolean ere. Lege-arloko hobekuntzek eta klub askoren konpromisoak bidea markatu dute sexu-genero disidentziako pertsonentzat atseginagoa den kirol baterantz.

Hala ere, aurrerapen horrek gorroto-erreakzioa ere sortu du, LGTBI+fobiadun mezuetan, kirolarien aurkako heriotza-mehatxuetan et, diskriminazioa sustatzen duten ekimen legegileetan islatzen dena, bereziki emakume transen aurka. Borja Iglesias futbolariak berriki jasan duen jazarpena olatu erreakzionario horren adibide bat gehiago da. Jazarpena, LGTBI+fobiadun mezuak eta sexu-genero disidentziaren aurkako diskriminazioa bai joko-eremuetan bai harmailetan gertatzen dira.

Errealitate horren aurrean, indarkeria LGTBI+fobikoaren aurkako eta kirolean sexu-genero aniztasunaren aldeko kanpaina publikoak sustatzen ari diren kluben jarrera nabarmendu eta eskertu nahi dugu.

Araban, sexu-genero aniztasunarekiko espazio seguru eta atseginen sustapena gero eta esparru gehiagotara hedatzen ari da. Oraingo honetan, zazpi kirol-klub gara indarkeria matxisten aurkako eta LGTBIQ+ pertsonen aurkako edozein diskriminazio edo gorroto-mezuren kontrako konpromiso honen parte garela ikusarazteko ekimenera batu garenak. Gaur esan dezakegu nahi duen bizitza beldurrik gabe bizi ahal izango duten pertsona guztientzako lurralde baterantz goazela, baita kirolaren esparruan ere.

Indarkeria matxistarik gabeko kirol-espazioen alde lan egiten dugu: hori da gure konpromisoa. Kantxetan, igerilekuetan eta harmailetan nahi dugu elkar.