LGTBI+ Behatokia

ERASO HOMOFOBO, LESBOFOBO, BIFOBO EDO TRANSFOBO BAT JASAN BADUZU

• Lasaitasuna mantentzen saiatu. Lekukoak baleude, gertakariak ikertu eta epaitzen direnean haien laguntza izan dezagun, beraien telefono zenbakiak lortu.

• Bakarrik bazaude, konfi antzazko lagun bati deitu, lagundu zaitzan.

• Kalte fi siko eta/edo psikologikoak izan badituzu ospitale edo Osasun Zentro batera gerturatu, artatu zaitzaten.
Poliziara deitu ahal duzu zuzenean, erasoaren parte bat jaso behar baitu, froga bezala balioko duena. Gainera,
poliziak erasoaren egileak aurkitu ahal ditu inguruetan.

 

Jarri zaitez gurekin kontaktuan 633 309 653 telefonoan, Whatsapp eta Telegram aplikazioak ere erabili ditzazkezu. baita web gune honetako “Kontaktua” atalean.

 

 

OSPITALEAN

Artatzen gaituzten medikuei zauriak edo kalteak eraso LGTBIfobiko baten ondorioz jasandakoak direla azaltzea ezinbestekoa da, dagokion lesio-agirian horrela zehaztu dadin.

 

 

SALATU

Eraso baten aurrean, salatu! Ez zaitez isildu. Sei hilabete dituzu soilik, ahalik eta azkarren egin, hobeto.

Komisaldegi batean edo Epaitegian egin dezakezu.

Oso garrantzitsua da salaketa aurkeztera lagunduta joatea; gertuko pertsona bat izan daiteke, eta, gu ere
aintzat hartu gaitzakezu.

Erasoa gorroto delitu bezala izendatu dezaten salaketa sinatzeaz gain, beharrezkoa da bertan zure datu guztiak
agertzea eta erasoaren inguruko ahalik eta detaile gehienak zehaztea.

Era berean, erasoa trans, lesbiana edo gay garelako eman dela azpimarratzea oinarrizkoa da.

Legez kanpoko egoera batean aurkitzen bazara (paperik gabe) edo sexu edo genero aniztasunagatik asilo politikoaren eskaria egina baduzu, CEAR-ekin jarri zaitez kontaktuan (tlf.: 945 26 68 05). Bertan laguntza eta babesa eskainiko dizute prozesu guztian zehar.

 

EPAIKETA

Epaiketa egunean abokaturik ez baduzu, edo fiskala ez badago, eskatu kode penalaren 22.4 art.-aren aplikazioa
eraso LGTBfobikoagatik larrigarritasuna.

 

Zalantza edo arazorik baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.

Hurrengo pausoa, salaketa soziala izango litzateke. Jendarteak horrelako gorrotoa oraindik ere badagoela jakitea beti da beharrezkoa, eta horregatik egiten diogula aurre.

Eta, batez ere, ez pentsatu erasoa zure errua izan denik, inoiz.

 

ERASO BATEN LEKUKO BAZARA

Behatu, galdetu, ez egin ezikusiarena. Zure laguntza eskeini.

 

 

ERASOA CRUISING GUNE BATEAN GERTATZEN BADA

Sexu-harremanak izateko baliatzen den aisialdi eta olgeta-espazioa da Cruising-a. Gehien bat, gay kolektiboak erabiltzen dituenak. Erasorik gabeko gune aske eta segurua izan behar du. Zaindu (Ez zikinduz, kondoiak, lubrikante sobreak, paperak,… jasotzen) behar dugun gune konkistatua.

Edozein motako beldurrarazte, eraso, jazarpen, min, kalte material (kotxeak,…) salatua izan behar da, hauek norbanako zein taldeetan, segurtasun agenteen partetik edota LGTBI kolektiboaren parte diren pertsonak eragin ditzazkete.

Gu ez garela sufritzen ditugun erasoen errudunak, eta cruising guneak espazio seguruak izan behar direla kontutan hartzea da garrantsitzuena. Gogoan izan ez zaudela bakarrik, gurekin kontatu.