Queer-a, politika erradikal feministaren eragile
Ikastaro honetan, queer denaren praktika politikoetan, inskripzioan eta bilakaera teorikoan sakonduko dugu, genealogiaren eta mendebaldeko eztabaida feminista garaikide nagusien esparruan. Zenbait galderaren bidez garatuko da jarduera, eta askotariko adierazpen teorikoz, artistikoz eta aktibistez baliatuz erantzungo diegu: Queer feminismo bat identifika dezakegu? Feminismoak nola jorratu du «subjektuaren krisia» deiturikoa? Etanola eragin die horrek praktika aktibistei? Zein da gaur egun feminismoarensubjektua? Zer daukate queer-etik «feminismo berriak» deritzotenek? Eta zerdauka feminismotik queer-ak? Queer-a hartzeak politikoa den hori desaktibatzeko prozesua ekarri du? Trebatzailea: Fefa Vila Nuñez, queer aktibista feminista, soziologoa, Ikerketa Feministetan eta Ikerketa Kulturaletan aditua.
Kurtsoaren ordutegi zehatza hurrengo hau da: Ostirala:16:00etatik 20:00etara Larunbata:10:00etatik 14:00etara
Lekua: Etxanobe Jauregia
Datak: 2019/11/08 – 2019/11/09
Hizkuntza: Gaztelania
Adina: Jaiotze data 1919/11/08 eta 2003/11/09 bitartean izan behar da
Izena emateko azkenengo eguna Azaroak 1, hurrengo tokietan:
- 010
- Gizarte etxeak eta kirol instalazioak
- www.vitoria-Gasteiz.org/eskolafeminista