Lumagorrik bat egin du LGTB elkarte ezberdinek sinatutako “LGTB mugimendua kataluniar herriarekin” manifestuarekin

Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren eta azken egunetako mobilizazio eta manifestatzaileen aurkako espainiar estatuaren errepresio gordinaren aurrean, manifestu hau sinatzen dugun LGTBI taldeok adierazten dugu:

● Kataluniako autodeterminazio erreferenduma bezalako ekimen baketsu, herritar eta jendetsua ahalbidetzeagatik, Espainiako Epaitegi Gorenak Gobernu demokratiko baten eta Herrialde Katalanetako -eta Europako- bi erakunde zibil garrantzitsuenen aurka ebatzitako sententzia, oinarri-oinarrizko eskubideen aurkako zigorra dela, baita LGTBI komunitatearen aurkakoa ere.

● Arestiko Historiaren mobilizazio garrantzitsuenen aurrean gaude, non kataluniar herriaren gehiengoak zigor bidegabe baten aurkako errefusa eta oinarrizko eskubideen erabilera defendatzeko nahia nabarmen geratu den, gehienbat langileriak garaitutako eskubide sozialak, kapitalismo patriarkalak kolokan jarriak.

● Gobernu espainiar eta katalanen erantzun errepresiboak, beraien adar armatuen eta epai-aparatuaren bidez eginiko eraso fisiko eta bahiketekin, oraingoz 200 bat atxilotu, 600 zauritu eta 30 bat espetxeratu gehitu dituzte. Errepresio hau ez da berria: jada ikusia genuen historian zehar mugimendu feministaren, independentistaren, intsumisoaren, sindikalistaren edo LGTBI mugimenduaren aurka.

● Historian zehar, lege bidegabeen eta instituzio ez-legitimoen aurka, desobedientzia zibila eta ekintza zuzena izan dira jendarte bezala aurrera egitea eta eskubideak irabaztea ahalbidetu digutenak. Hau izan da LGTBI askapen mugimenduaren adierazpena: Stonewalleko istilu eta frankismo garaian Rambletan egin zen lehen LGTBI manifestaziotik gaur egunera arte.

 

 

Arrazoi guzti hauengatik, Kataluniako eta mundu osoko LGTBI mugimenduari deialdia egiten diogu, hurrengo aldarrikapen hauek bere egin ditzaten:

● Errepresioaren behin betiko amaiera eta bakearen bermea, zeinetarako indar okuparzaileen berehalako eta behin betiko erretiratzea, preso politikoak berehala kargugabe aske uztea, errefuxiatuen aske eta kargu gabeko itzultzea eta nazio askapen mugimenduaren aurkako orotariko auzian jazarriak izan diren ehunka pertsonen askatasun eta amnistia osoa bermatzea, aldarrikatzea.

● Etengabeko mobilizaziorako, desobedientzia zibilerako eta ekintza zuzenerako deia egitea ezinbestekoak eta bereiztezinak baitira hala amnistia eta erabakitzeko eskubidea lortu eta salbuespen egoerarekin amaitu ahal izateko.

● Herri-oinarria duen prozesu konstituziogile baten sorrera LGTBI mugimenduaren parte-hartze aktiboarekin Errepublika feminista eta LGTBIfobiarik gabeko oinarriak ezarriko dituena.

Amnistia, desobedientzia, errepublika eta askapena!

 

Atxikimenduak:

  • Crida LGBT (Països Catalans)
  • L’Aldarull LGBTI+ (Països Catalans)
  • Génere Lliure (Països Catalans)
  • Colors de Ponent (Països Catalans)
  • ANC LGBTI (Països Catalans)
  • Joven Dissident (Països Catalans)
  • Nou Barris LGBTI (Països Catalans)
  • Act Up Sud-Ouest (Occitània)
  • Purna LGTB (Aragón)
  • Avante LGTB (Galiza)
  • Amizando (Galiza)
  • Colectivo Agrocuir da Ulloa (Galiza)
  • EHGAM (Euskal Herria)
  • Sare Lesbianista (Euskal Herria)
  • MDMA Taldea (Euskal Herria)
  • Hiruki Larroxa kolektiboa (Euskal Herria)
  • Lumagorri (Euskal Herria)
  • Ozen LGTB (Euskal Herria)
  • Bujarra (Asturies)
  • Valladolid Diversa (Castilla)
  • RQTR (Castilla)
  • Proyecto Rivera (Castilla)
  • LGSMigrants (England)
  • Maruf Foundation, International Platform for Queer Muslim (Nederland)
  • Legebitra (Slovenija)
  • Revolutionär Pride Stockholm (Sverige)
  • Strollad LGBTI dispach’el breton (Breizh)
  • Laboratorio Smaschieramenti (Italia)
  • Gay Liberation Network (USA)
  • Cara-Friend (Éire)
  • União de Mulheres Alternativa e Resposta (Portugal)
  • Plataforma Anti Transfobia e Homofobia de Coimbra (Portugal)