Identitate intersekzionalak ijito-herrian. romipen mestizo eta anitz baten
Identitate sinplistak eta kolonizatuak auzitan jarri eta horien aurrean ijito-herrian dauden identitate konplexu eta intersekzionalak jartzeko helburua dauka lantegi honek. Halaber, ijitoen aurkako pentsamoldea jorratuko dugu, erresistentziazko ijito-identitatea eraikitze aldera; hots,romipen estatiko eta estereotipatu batetik romipen konplexu, anitz, inklusibo, feminista eta dekolonial batera igarotzeko. «Ververipén, rroms por la diversidad» izeneko elkartea aurkeztuko dugu, bazterretatik borrokatzen baitu LGTBIQ+ eta gehien-gehienetan ikuspegi intersekzionalik ez duten antolakunde erromanien erdian. Trebatzailea: Qurro Camacho Cabello, ijito mestizoa, marikoia, LGTBIQ+ aktibista, erromania eta feminista.
Lekua: ETXANOBE JAUREGIA
Datak: 2020/02/28 – 2020/02/29
Egunak: Ostiralean 16:30etik 20:30era, eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara
Hizkuntza: Gaztelania
Norentzat: ZABALIK, aurretiko izen ematea beharrezkoa da
Adina: Jaiotze data 1920/02/28 eta 2004/02/29 bitartean izan behar da
👉 Gasteizen erroldatuta ez bazaude.
👉 Taillerrean parte hartu nahi baina baliabide ekonomikoak ez badituzu.
➡Jar zaitez Lumagorrirekin harremanetan: 📧lumagorrihat@gmail.com