Ikusgune

LGTBIQA+ zientziarekin hitzordua antolatu du Ikusgunek larunbaterako

Uztailaren 5an LGTBI+ zientzilarien eguna ospatzen da, hori kontutan izanda Ikusgunek solasaldi eta hamaiketako bat antolatu du Atarian (Salburuan) larunbat honetan, eguerdiko 12,00etan. Asistentzia irekia eta dohakoa izango da aforoa bete arte. Solasaldian Javier Armentia komunikatzaile zientifikoa eta PRISMA elkarteko kideak parte hartuko du.

PRISMA, zientzia, teknologian eta berrikuntzan sexu eta genero aniztasunerako elkartea 2019ko apirilaren 6an sortu zen Iruñean, eta 6 helburu ditu:

Zientzia, teknologian eta berrikuntzan (ZTB) LGBTIQA+ (Iraganaeko eta etorkizuneko) pertsonen ikusgarritasuna haundiagotu eta bazterketa saihestea.

Heziketa maila guztietako ZTB diziplinetako irakasle eta formatzaileak aniztasunaren formakuntza gaitasunak sustatu.

LGTBIQA+ kolektiboen bokazio zientifico eta teknologikoa posibleak diren eremu guztien ZTB-en interesa sustatu.

ZTB karrera eta formakuntzak sustatu, bereziki bizitzaren zientzarekin eta osasunarekin lotura dituzten ikerketetan LGTBIQA+ ikuspegia barnebiltzen dituztenak.

LGTBIQA+ komunitate bat sortu, elkarren arteko laguntza eta babesa emango duena, bereziki LGTBIQA+ pertsonak euki ditzazketen egoera zailen aurrean.

ZTB eremuko elkarte, sozietate zientifiko eta ikerketa eta hezkunta estrukturekin elkarlana, PRISMAren mezuak zabaldu eta LGTBIQA+ pertsonen bazterketa saihesteko, aldi berean lehen aipatutako helburuen zabalkuntza haundiagoa lortzeko intentzioarekin.