«Identitate intersekzionalak ijito-herrian» tailerra otsailaren 26 eta 27an
Identitate sinplistak eta kolonizatuak auzitan jarri eta horien aurrean ijito-herrian dauden identitate konplexu eta intersekzionalak jartzeko helburua dauka lantegi honek. Halaber, ijitoen aurkako pentsamoldea jorratuko dugu, erresistentziazko ijito-identitatea eraikitze aldera; hots,romipen estatiko eta estereotipatu batetik romipen konplexu, anitz, inklusibo, feminista eta dekolonial batera igarotzeko. «Ververipén, Rroms por la diversidad» izeneko elkartea aurkeztuko dugu, bazterretatik borrokatzen baitu LGTBIQ+ eta gehien-gehienetan ikuspegi intersekzionalik ez duten antolakunde erromanien erdian. Trebatzailea: Qurro Camacho Cabello, ijito mestizoa, marikoia, LGTBIQ+ aktibista, erromania eta feminista.
Lantegi honen ordutegi zuzena honakoa da: Ostiralean 16:30etik 20:30era, eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara
Lekua: ETXANOBE JAUREGIA
Datak: 2021/02/26 – 2021/02/27
Egunak: Or-L
Ordutegia:16:30 – 20:30
Hizkuntza: Gaztelania
Norentzat: HELDUAK
Adina: Jaiotze data 1921/02/26 eta 2003/02/27 bitartean izan behar da