Hemen dago trans* amorrua!
FELGTB (Federación Estatal de Lesbianas, Gays, Trans y Bisexuales) erakundeak kanpaina bat abiatu du trans bandera estatuko hainbat erakundetara eramateko; Eusko Legebiltzarrean ekainaren 1ean izango da.
Duela aste batzuk PSOEk eta eskuin-muturrak trans legea geldiarazi zuten diputatuen kongresuan. Hilabete luzez transfobia areagotu besterik egin ez duten gorroto-mezuak zabaldu ostean, gure bizitzak errazagoak egingo zituen legearen kontra bozkatzean gauzatu zuten gorroto guzti hori.
Testuinguru horretan, gure ustez, transfobia zuritu beharrean, hatzamarrarekin seinalatu behar dugu, eta zuritzen duten ekintzak eragotzi. Ekimen hori PSOEri argazki ziztrin bat ateratzeko baliatuko da, euren aurpegia garbitzeko, bere abstentzioarekin transexualitatearen despatologizazioa eta genero autodeterminazio eskubidea eragozten duten bitartean. Bertako erakunde akolitek antolatutako ekitaldia da hau, eta askotarikoa den mugimendu baten ahots baimendu bakarra izan nahi du.
Elkarte horiek gure borroken merkantilizazioaren erantzuleak dira, trans pertsonak ikusezin bihurtu gaituzte, bollerak, zoroak eta prekarioak bezala; gay, zuri, kapazitista, gorputz desiragarri eta kapitalista ez den edozein disidentzia sexo-generiko baztertzen dute.
Trans pertsonak erabili dituzte euren ustezko aniztasuna saltzeko. Erakunde horiek gure bozeramaile izango balira bezala jokatzen dute. Baina ez, LGTB mugimendua ez da kolore bakarrekoa, eta mugimendu hori osatzen dugun kolektibook ez dugu behar inork gu ordezkatzea.
Gurutzetako ospitaleko genero-unitatea patologizatzailea da. Aipatutako ekimena sustatzen duten tokiko elkarteak muzin gertazen dira gurutzetan pairatu behar ditugun egoera iraingarrien aurrean, baina prest agertzen dira lotsa instituzionala irudikatuko duen argazkia antolatzeko. Transfobia instituzionalak PSOE eta PNVren zigilua darama, eta FELGTB horren beharrezko kolaboratzailea da Errespetuz, Gehitu eta Ortzadar elkarteen bidez.
Atera zuen eskuak trans kolektiboetatik, ez erabili gure gorputzak zuen politika kriminalak garbitzeko. PSOE transfobia da.
Hemen dago trans amorrua!
Testua sinatzen dute:
Siendo tú
Loratuz lotu
Igaro trans* elkartea
Asoc. Juvenil Anitza
Visión Trans
Euforia Familias Trans Aliadas
Otsemeak
Lumagorri
B.A.L.A
Aiaraldeko mugimendu feminista
Laudioko mugimendu feminista
Gasteizko E28 koordinadora
Euskal Herriko Bilgune Feminista
Alternatiba
Atxikimendua eman nahi baduzu sartu hemen