Harrotasuna

Gasteizko Mugimendu Feministak diskurtso eta eraso transfoboei PLANTO!

Gasteizeko Mugimendu Feministatik adierazi nahi dugu larrituta gaudela gure lurraldeetan zabaltzen ari diren diskurtso eta eraso transfoboekin. Esperientzia trans*-a duten pertsonen behar eta borrokak gutxiestea, patologizatzaileak eta estigmatizatzaileak diren mitoetaz baliatuta, gure borroka feministaren guztiz kontrakoa dela deritzogu. Espazio trans-inklusiboak sortu eta babesteko lanean ari gara, eta, beraz, argi eta ozen diogu: Gasteizko Mugimendu Feministak diskurtso eta eraso transfoboei PLANTO!