Aste transbollomarika antolatu dute Orbain eta Lumagorri elkarteek
Disidentzia sexu-generikoa eta zishetero arauaren aurkako borrokak hainbat frontetan agertzen dira, ezin da bestela izan. Adierazpen kulturalak, artistikoak eta musikalak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko moduak dira, baina transbollomarikak nonahi gaudela, askotarikoak garela eta espazio guztiak betetzen ditugula erakusteko diskurtsoak sortzeko moduak ere badira.
Aste honetan Punk Queer edo Queercore fenomenora hurbilduko gara. Hain joera matxista eta sexista duen musika- eta bizitza-estilo baten barruan, disidentzia sexu-generikoak beste gorputz, desio, adierazpen eta genero-identitate batzuk gure bizitzako esparru guztietan, musika eta estilo guztietan, espazio bat bilatu eta okupatzea, ikusarazteko modu bat iruditzen zaigu; izan ere, punka transgresioa bada, transgresio handiena inposatutako generoaren aurka matxinatzea da, eta haien arau ziminoaren aurka egitea.
Aste osoan zehar kamiseten erakusketa bat egongo da lelo transbollomarikekin.
Hilaren 29an, 19: 00etan, How to punk a revolution dokumentala proiektatuko da, ondoren Sejo Carrascosak moderatutako solasaldi batekin.
30ean, 19: 00etan, Asier Ventimiglia adituak hitzaldia emango du, Queercore izenburupean.
Eta 1ean, 20: 00etan, Traumreise arte elektronikoak ziztatuko digun musikaz gozatzeko aukera izango dugu.