Ikusgune

Las nenas: Gasteizko LGTBI+ liburutegia

Ikusguneko Las nenas liburutegiak historia interesgarria du, gordetzen eta mailegatzen dituen 600 liburuetatik haratago. Bere izena, Las nenas, 80ko hamarkadako taberna mitikotik dator. Kutxi amaieran kokatuta, Gasteizko genero eta sexu disidentzia ikusgarri eta elkartzeko lehen gunea izan zen. Gaur egun, 2022an abian jarri zenetik, Ikusguneren liburutegia da, eta gure aurreko aktibismoen oroigarri gisa hartzen du izen hori. Horrela, Las nenas, omenaldi bat izateaz gain, Gasteizko transmaribibollo kolektiboaren desio eta esentziaren segida da, LGTBI+ liburutegi batean bihurtuta. Azken batean, gure buruak gure termino propietan irakurri eta ulertzeko

Azpimarratzekoa da, Las nenas liburutegiko apaletan dauden liburuak, hein handi batean, Gasteizko LGTBI+ mugimenduak 2000 eta 2003 artean bultzatutako LESGAYTEGI gune autogestionatutik datoz, Ikusguneren egungo lokaletik oso gertu zegoena.

Bildumari dagokionez, Las Nenas liburutegiko liburuak hainbat sailetan banatuta daude: Saiakera, Komikia, historia, narratiba, fanzinea, haurrentzako liburuak… Gainera, zenbait kasutan gaikako markatzaileak ditu: marika (triangelu arrosa), bollera/lesbiana (triangelu morea), bisexuala (brilli-brilli zirkulua), trans (zirkulu urdina) eta euskaraz (triangelu berdea). Markatzaile horien zeregina da begirada azkar batean biltatzen ditugun gaiak topatzea. Liburuak LGTBI+ eta feministak dira, eta ikuspegi oso desberdinak dituzte, hala nola artea, filosofia, historia, antropologia edo biologia, besteak beste. Edukiari dagokionez eta adibideak edo gomendioak jarriz, liburutegian liburu klasikoak (Monique Wittig-ren Pentsamendu heterozuzena), gaur egungoak (Alana S. Portero-ren La Mala Costumbre), akademikoak (Jack Halberstam-en El arte queer del fracaso) edo denbora pasatzeko (AK SUMMERS-en Embarazo butch. Nueve largos meses con disfraz). Bere bizitza laburrean. Aipatzekoa da Lumagorrik euskarazko argitalpenak eskuratzeko duen interesa, gure gaitasunetan arabera, titulu guztiak izaten saiatuz, eta dagokion markarekin, triangelu berdearekin, begi hutsez aurkitu ahal izateko. Ezusteko gisa, lan horietako batzueta egileen dedikazioak daude. Las nenas, Gasteizko LGTBI+ kolektiboaren maitasuna bereganatu du, eta iaz dozenaka liburu mailegatu zituen.

Las Nenas liburutegia mundu guztiari zuzenduta dago: LGTBI+ edo aliatuak, zaharrenak eta gazteenak, aktibismoan urteak daramatzatenak eta hasten direnak, ikasketekin zerikusia duen lan bat prestatzen ari direnak edo denbora asko pasatzeko irakurketa bat besterik bilatzen ez dutenak. Gune horretan, LGTBI+ liburu bilduma interesgarri bat duzu eskura, zure oporretarako, zure lanetarako, autobusean edo tranbian irakurtzeko edo mesanotxean eskura izateko.