Sailkatu gabea

Lumagorrik Gasteizen ezagutzen den lehen transformista taldea omenduko du.

Las estrellas en la noche izena zuen 80ko eta 90eko hamarkadetan udalerriko LGTBI+ jai askotan aritu zen lehen tranformista taldeak. Hasieran hamar lagunek baino gehiagok osatutako taldea izan zen, taldea partaideak galduz joan zen eta fundatzaileetako 3 bakarrik geratu ziren: Fidel, José Miguel eta Juan. Las estrellas en la noche ALAk (Arabako Lesbianen Asanblada) eta Gaytasunak jada desagertuta dagoen Elefante Blanco aretoan ekainaren 28an antolatzen zituzten jaiak girotu zituzten.

Lumagorrik, Gasteizko Udalaren berdintasunerako dirulaguntzaren laguntzarekin, testigantza horiek jaso nahi ditu. 2017an “Bide zuzenak ibilbide okerrak” dokumentalaren ekoizpenarekin egin zuen bezala, udalerrian lan egin zuten LGTBI kolektiboen jarduera jasotzen zuena, eta Sancho el Sabio Fundazioari eman.

Helburua da Gasteizko LGTBI+ genealogiaren artxibo osoa behar duenaren eskura jartzea, gure historia eta egindako bideak kontsultatu ahal izateko. Gure LGTBI+ memorian Las estrellas en la noche betiko iraunaraztea bilatzen duen omenaldi-elkarrizketa hau.

Ekitaldia arratsaldeko 7etan izango da BiBat museoan. Arabako Foru Aldundiak ekitaldirako utzitako espazioan. Aforoa librea izango da edukiera bete arte. Joan ezin dutenentzat, ekitaldia grabatu egingo da eta geroago ikusi ahal izango da. Ekitaldia Iñaki Elorza kazetariak aurkeztuko du.