Lumatxo izateko pauso gutxitara zaude!

Hona heldu bazara seguruenik lumatxo izateko erabakia jadanik hartua duzu edo akaso erabakia oraindik hartu ez baina lumatxo izateko ideia baloratzen egongo zarenez, hurrengo lerroetan Lumagorriren helburuak eta lan-ildoak edo ekimenetako ardatzak zeintzuk diren zehatz-mehatz azaldu nahi dizugu, hau da, Lumagorrik bere sorreratik Gasteizko gizartearekin eta LGTBI+ komunitatearekin hartuta duen konpromisoa zertan datzan  azaldu nahi dizugu, zure laguntza eta ekarpenari esker mantendu ahal izango duen konpromisoa hain zuzen ere. Nolanahi ere, lumatxo izan nahi baduzu azalpenaren ondoren duzun formularioa zure datuekin bete beharko duzu.

Azkenik, berriro ere eskertu nahi dizugu zure laguntza eta, batez ere, Gasteizko mugimendu transbollomarikaren borrokak aurrera jarrai dezan gaurtik aurrera zuk ere hartzen duzun konpromisoa. Gora borroka transbollomarika!


Lumagorriren helburuak

  • Eredu zisheteroarautu eta homoaraua kuestionatzen dituzten kolektibo disidenteen (marikak, bollerak, trans, intersex,…) ikusgarritasuna.
  • Norberaren beharizanak betetzen dituzten harreman eredu alternatibo ez zapaltzaileak eraiki.
  • Zisheteroaraua eta homoarautik bultzatzen diren politikak kuestionatu.
  • Homofobia, lesbofobia, transfobia edo disidentzia sexualaren kontrako edozein eraso salatu eta hauekin amaitzea.
  • Beste kolektibo batzuengan (pertsona migranteak, islamofobia, ijitoen kontrakoa…) gorrotoa bultzatzen dituzten mezu eta diskurtsoak salatu, batez ere LGTBI+ kolektiboaren ustezko defentsan egiten direnean bereziki. (Homonazionalismoa).

 

Lumagorriren ekimenetako ardatzak

Lumagorrik bost ardatz definitzen ditu ekimenetarako:

  1. Zisheteroaraua eta Homoaraua
    Arau zisheteropatriarkala eta kapitalismoak markatzen dituzten harreman eredu alternatiboak eraikitzen.
  2. Homonazionalismoa eta Pinkwashing-a
    Beste herritar batzuengan. euren jatorri, kultura, hizkuntza edo etniagatik, erasoa edo estigmatizazioa suposatzen dituzten diskurtsoak ez ditugu onartzen, hauek ustezko sexu askatasun baten alde egiten badira ere.
  3. Erasoak
    Disidentzia sexualaren (homofobia, lesbofobia, transfobia…) aurkako erasoak salatu.
  4. Ikusgarritasuna
    Arau heteropatriarkaletik at bizi diren kolektiboak bultzatu eta ikustarazten.
  5. Kapitalismo Arrosa
    LGTBI+ kolektiboaren, eta orohar disidentzia sexual osoaren, erabilera merkantilista salatuz.

Orain bai, jarraian duzun formularioa zure datuekin bete eta bidaltzea lumatxo bihurtzeko azken pausua da. Formularioak bost zati edo atal ditu, hau da bost pausotan betetzen da; bakoitzean mota ezberdineko datuak bete behar dira: datu pertsonalak, helbidea, banku-datuak, ongietorri opariaren gainekoak eta, azkenik, berrespena. Zati edo atal bakoitzeko datuak bete eta “Hurrengoa” botoia sakatu behar duzu. Azkenengo atala (“Berrespena”) bete eta gero “Bidali” botoia sakatu behar duzu. Formularioa bidali eta minutu gutxira, datuak ondo bidali direla eta, beraz, ondo jaso ditugula baieztatzeko mezu elektronikoa jasoko duzu zure posta helbidean. Hala ere, hurrengo egunetan zurekin jarriko gara harremanetan hiruhileroko ekarpena eta bidali behar dizugun ongietorri-oparia izango den kamisetaren xehetasunak zurekin adosteko.