HarrotasunaLumagorri

Ibilaldia heteronormatibitatearen ertzetan

Gaur ikastaroan izena emateko azken eguna, bihar izena eman dutenen artean zozketatuko da eta ondoren, irailaren 5etik 10era bitartean izen ematea formalizazioa egin beharko da.

Gasteizko udaletxea eta Lumagorri elkarlanean, Sejo Carrascosak zuzendutako ikastaroan LGTB errealitate anitzen ikerketa, historian zehar eta hainbat kulturatan. Horien ekoizpen artistiko eta kulturalak ere aztertuko ditugu, gorputz eta desira ez-normatiboetan oinarrituta dauden heinean. Artearen eta kulturaren kritika egiten duten gogoeta teorikoak abiapuntu hartuta, giza eskubideen ezagueran sakonduko dugu, betiere sexu orientazioaren eta genero identitatearen alorretan, eta eskubide horien historian zeharreko urraketaz ere hausnartuko dugu.

  • Sarrera
  • Historiaurrea, Egipto, Mesopotamia, Biblia
  • Munduklasikoa: Grezia eta Erroma
  • Ekialde Urruna: Korea, Txina, Japonia,India
  • Erdi Aroa
  • Aro modernoa
  • Ilustrazioa
  • Aro garaikidea
  • Kolonaurreko Amerika eta Afrika
  • LGTB mugimenduak
  • Queer teoria
  • Gaur egun