Ez da inozentada bat. Bob Pop, Irantzu Varela, Aitziber Perez de Karkamo eta Yogurinha Borova Gasteizen eta gurekin izango dira larunbatean.

Bilbo, Madril edo edozein tokiko Pridean pote baten prezioaren erdiagatik sarrerak salgai daude, 2€-tan Candela tabernan, Hala Bedi tabernan edo www.kubikvitoria.com web gunean online erosteko.

Badakigu abenduaren 28ak txantxetarako ematen duela baina Kubik aretoan laukotea izango dugula zin dagizuegu.

21,30etan hasiko da Bob Pop. Irantzu Varela eta Aitziber Perez de Karkamoren solasaldia, ondoren Yogurinha Borobak hartuko du mikroa eta dantzatzeko aukera izango dugu.