HarrotasunaLumagorri

Edurne Herran artistak WECÅNDOIT erakusketa aurkeztu du ARTgia-n

Emakume sortzaileen lanen erakusleiho izateko konpromisoa berresten du Gasteizko aretoak. Herran-ek IKEAk gidaliburuko marrazkiek irudi maskulinoa erabiltzen dutela ikustean abiatu zuen proiektua.

Irudien salmentarekin eskuratutako dirua Lumagorri HAT elkarteari emango zaio, arauen kontrako eta aniztasunaren aldeko lanean segi dezaten.

 

Martxan da ARTgia sorgune & aretoaren urteko lehen eraksuketa. Irantzu Lekue arduradunak azaldu duenez, “Neguko Azoka erakusketa kolektiboa izan dugu martxan orain artean non 17 artistek parte hartu duten” eta orain, urteko lehen erakusketa emakumezko sortzaile batena izatea nahi izan dugu”. Edurne Herran arabar artista Berlinen bizi da eta handik bueltatu da Gasteizera hilaren 14a bitartean ikusgai egongo den erakusketa martxan jartzeko.

“Historian zehar, emakumearen presentzia eta arrastoa sarritan eta era askotan ezabatu izan da. “Aspaldidanik hasi ginen ohartzen izan ba zirela emakume zientzialariak, artistak, idazleak eta abar luze bat. Horietako askok gizon izenarekin sinatu izan dituzte euren lanak hauek argitaratu ahal izateko eta beste batzuk ordea, gutxietsiak izan ziren edo besterik gabe, garaiko arauek aginduta, gizonezkoei zegozkien espazioak okupatzeko ideia burutik kendu zieten beste askori”.

Iraultza baten lekuko eta parte izaten ari gara eta eskubide zein aukera berdintasuna konkistatu eta bermatu ahal izateko, hezkuntza ezinbesteko tresna da. “Emakumeok, gure ahotsa entzun dadin ari gara lanean eta borrokan, historian dagokigun espazioa bereganatu ahal izateko”.

IKEAko altzairu baten muntaiari ekin behar nion uneari dagokio egitasmo honen oinarrizko ideia, gidaliburuko marrazkiek irudi maskulinoa dutelaz jabetzean. Izan ere, oraindik ere, guk, emakumeok, dakiguna eta egin dezakeguna jasotzen ez duten ideiez, esaerez eta sinesmenez inguratuta gaude.

Egitasmoa gidaliburu hauen marrazkietan esku hartzean datza (koloreztatzeko liburuxken modukoak dirudite), hauengan presentzia femeninoa txertatuz. Parte hartze kolektibo bidez garatu da egitasmoa eta aurrera eramateko hainbat tailer ere egin dira (Vitoria-Gasteizko eta egun bizi naizen Berlineko haur eta helduekin). Emakume izatea zer den hausnartuz eta galdetuz garatu da egitasmoa, hala nola azalaren kolorea eta bestelako aspektu formalen inguruko azterketak eginez.

Erakusketa honetan tailer horien emaitza ikusi ahal izanen duzue eta zuon ekarpenekin ere parte hartzera gonbidatu nahi zaituztet. Irudien salmentarekin eskuratutako dirua Lumagorri ZAT elkarteari emango zaio, hain zuzen ere, arauen kontrako eta aniztasunaren aldeko lanean segi dezaten.

 

Sejo Carrascosaren hitzaldia

Bi urte eta erdi daramatza ARTgia proiektua martxan. “Gure txikitasunean lan eta lan ari gara aukerak sortzeko, tokiko artista eta sortzaileei merezi duten lekua egiten laguntzeko. Dakizuenez, ARTgiak oinarrietan du feminismoa txertatua”. “Gasteizko Udalaren Kultura Sailarekin elkarlanean aurrera aterako proiektua da lehen aldiz” eta horregatik poza adierazi du. Lekuek azaldu du erakusketa otsailaren 14-a bitartean egongo dela ikusgai. San Valentin eguna dela profitatuz, Sejo Carrascosa LGTB ekintzailearen hitzaldiarekin itxiko dute erakusketa, otsailaren 13an.

 

 

 

 

Eskerrak/ Egitasmoan lagundu dute:

 

Maialen, Aarón, Amagoia, Alaia, Gorka, Josu, Leire, Koko, Alma, María, Alex, María, Gorka M., Josune, Xabier, Oscar, Ruth Rodríguez, Katiuska Palma, Elisabeth Erdtmann, Somayeh Soltaniyan, Mariby Romero, Oscar Lindo, Sheriff Adio, Gisela de Rojas, Ennio Lewandowski, Amellali G. König, Lucía Delgado, Amelia Nin, Stephania Castan, Clara Joris, Angela Arsinkey, Isidro Eimbcke, Jonás Eimbcke, Karina Villavicencio, Anton Laiko,

Gorbeia Eskola lehen hezkuntzako 4. Mailako ikasleak.

 

#egindezakegu              #wecandoit            #wecåndoit           #nosotraspodemoshacerlo      #BeLumaMyfirend

 

Edurne Herrán,  Ingolstadt-Donau (Bavaria, Alemania), 1978.

Gasteiz eta Berlin artean bizi eta lan egiten du.

Arte Ederretan lizentziaduna da [EHU, Bilbo] eta zenbait master egin ditu: Arte eta Sorkuntza Ikerketari buruzko masterra [UCM], Kultur Kudeaketari buruzko masterra [UC3M] eta Argazkigintza Garaikideari eta Proiektu Pertsonalei buruzko masterra [EFTI]. Jantzien Estilismoaren [Arte2 Madrid] eta Solfeoaren alorreko goi-mailako ikasketak ere egin ditu.

Haren lanak lotura zuzena du egunerokotasunarekin eta banakoen arteko topaketa eta komunikazioarekin. Teknologia berriek eta sareak egoera emozionalak katalizatzen eta handiagotzen dituztela jakitun, sistema sozial eta komunikazio dinamika berri horietaz baliatzen da bere proposamenetako batzuk testuinguruan jartzeko; horietako askotan publikoaren parte-hartzeak ematen dio zentzua lanari, eta izaera performatiboa eransten.

Sorkuntzarako zenbait beka eta sari lortu ditu, hala nola Montehermoso kulturunea, Madrilgo Matadero-ko “El Ranchito”, Artista Gazteen I. Topaketa, Roberto Villagraz beka eta Propuestas VEGAP lehiaketa. Leku hauetan erakutsi ditu bere lanak: ARTIUM museoa, Barjola museoa, CAF museoa, Madrileko ARCOko ABC Cultural standa, eta estatuko zein nazioarteko galeriak. Gaur egun zenbait diziplinatan dihardu lanean, eta hitzaldiak eta lantegiak ematen ditu.