AtxikimenduakHarrotasuna

Lumagorrik, Urtarrilaren 30eko greba orokorra babesteko Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabak antolatu duen elkarretaratzearekin bat egiten du

Grebarekin bat egiten dugu, nahikoa arrazoi daudelako. Gure kasuan:

Europar Batasunaren mugak ixteko politika arbuiatzen dugulako, gatazkan dauden herrialdeei armak saltzearen aurka gaudelako, estatu-kolpe eta gerra inperialistekiko gure gobernuek mantentzen duten lankidetzaren eta isiltasunaren aurka, migratzaileen eta errefuxiatuen esplotazio ankerraren aurka gaudelako, sexu-esplotazioa helburu duten emakumeen eta neskatoen salerosketaren aurka, organoen trafikoaren aurka eta bakarrik dabiltzan adingabeak desagertzearen aurka gaudelako. Atzerritartasunari buruzko legea indargabetzea eta gure herri eta hirietan errepresio-indarrek egiten dituzten sarekada arrazistak amaitzea exijitzen dugulako arraza, erlijioa, ideologia, orientazioa direla-eta pertsonak diskriminatzen dituzten mota guztien aurka egiten dugulako.

Lumagorritik deialdian parte hartu eta urtarrilak 30eko grebari babesa emateari gonbidatzen zaituztegu.

 

 

Deialdi gehiago

Mexikoko mugan dagoen behartutako migrazio egoera hurbilagotik ezagutzeko gonbita egiten dizugu Leticia Gutierrez Valderramaren eskutik.

📆 Urtarrilak 24 de enero
🕰 19:30
📍 CC Aldabe. Gasteiz

Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba!!