Gasteizko Miaukatuz boleibol klubak ‘Sagardovolley 2020’ ekimenaren 4. edizioa otsailaren 8an
Datorren otsailaren 8an, Gasteizko Miaukatuz boleibol klubak ‘Sagardovolley 2020’ ekimenaren 4. edizioa antolatuko du, Aranalde Polikiroldegian. Torneo barneratzaile honek LGTBIQ+ kolektiboaren zein emakumearen eskubideen aldeko defentsan lan egiten du.
Miaukatuz Kirol Kluba 2014an gizarteratze integrazioaren alde sortutako kirol elkartea da. Klubaren helburua kirol-eremuan LGTBIQ+ elkarrekikotasun, sexu-orientazio aniztasun, genero pluraltasun eta tolerantziaren alde lan egitea da.
Txapelketa 9:00etatik 14:30era izango da. Horren ostean, Askartzako Trebiñu Sagardotegian afalduko dute. Ondoren, The Garage-n emango diote bukaera jaiari, areto honetarako sarrera denontzako irekia delarik.
Sarrera dohainik izango da, eta klub antolatzaileak gasteiztarrak nahiz bisitariak jardunaldiaz gozatzera animatzen ditu.