“Identitate intersekzionalak ijito-herrian. romipen mestizo eta anitz baten” taillerra atzeratu egin da

Aurrerago egingo da tailerra eta horren berri emango dugu.

Identitate sinplistak eta kolonizatuak auzitan jarri eta horien aurrean ijito-herrian dauden identitate konplexu eta intersekzionalak jartzeko helburua dauka lantegi honek. Halaber, ijitoen aurkako pentsamoldea jorratuko dugu, erresistentziazko ijito-identitatea eraikitze aldera; hots,romipen estatiko eta estereotipatu batetik romipen konplexu, anitz, inklusibo, feminista eta dekolonial batera igarotzeko. «Ververipén, rroms por la diversidad» izeneko elkartea aurkeztuko dugu, bazterretatik borrokatzen baitu LGTBIQ+ eta gehien-gehienetan ikuspegi intersekzionalik ez duten antolakunde erromanien erdian. Trebatzailea: Qurro Camacho Cabello, ijito mestizoa, marikoia, LGTBIQ+ aktibista, erromania eta feminista.