Ikusgune

Eraso transfobo eta arrazista bat salatu du Ikusgunek Gasteizen

Ikusgune. Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak uztailaren 21ean Sansomendi auzoan, emakumen transexual, baten kontrako eraso transfobo eta arrazista baten berri eman du.

Erasotzaileak biktima jipoitu zuen irain arrazista eta homofoboak esaten zituen bitartean. Erasotutako pertsonak Ertzaintzarengana jo zuen salaketa jartzera.

Azkenik, Ikusgunetik genero identitate edota sexu orientazioagatik egon daitezkeen erasoei adi egoteko gonbitea egiten dugu, horretarako 633 309 653 telefonoa edo www.ikusgune.eus web gunea dago edozein eraso LGTBI+fobiko sufritu edo ikusten badugu behatokiarekin harremanetan jartzeko.

Erasoa salatzeko Gasteizko E28ko koordinadorak eta Red de mujeres migradas y racializadas-ek elkarretaratzea deitu dute larunbatean, abuztuak 1, 13,30etan Korreosen.