Desio okerrak marra zuzenetan, Queer teorietara gerturapena abenduaren 18an Zapateneon
We’re here. We’re queer. Get used to it.
Hemen gaude. Okerrak gara. Ohitu zaitez.
Gorputza zaurien eta minaren plazerren lekua da, baita gozamenarena ere. Gorputz desiragarriak, gorputz urratuak eta gorputz hiztunak, gorputza ez baita existitzen forma ematen dioten diskurtsoetatik kanpo. Gorputza ere gudu zelai bat da eta boterearen markak, baimenik gabe, metaforarik gabe, marrazten diren espazioa da.
Nola sortzen da Queer gorputza eta zeintzuk diren artikulatzen duten diskurtsoak.
Gorputza eta logoak, bi kontzeptu horietatik abiatuta, kaleko ezagutzak ezin dira estandar akademikoetatik normalizatu, hau guztia ezbaian jarri eta proposamen bat egituratzen saiatuko gara.
Testu eta funtsezko egileen bitartez, Queer teoriak osatzen dituzten liburuetan barrena egingo dugu ibilbidea, bizitza eta politika zalantzan jarriko dituzten testu eta haragia, burua eta ipurdia, barnebiltzen saiatuz.
Abenduaren 18an, ostirala
19,00etan Zapateneon (Zapateria 95)