LGTBIfobiaren aurkako Estatuko behatokiek kexa aurkeztu diote Espainiako Herri Defendatzaileari, administrazio publikoek behar baino finantzazio gutxiago ematen dietelako.
Homofobiaren Kontrako Kataluniako Behatokiak, Ikusgune –LGTBI+fobiaren aurkako Gasteizko Behatokiak eta LGTBIfobiaren aurkako A Coruñako Behatokiak ikerketa bat egin dezala eskatzen diote Herriaren Defendatzaileari; izan ere, finantzazioa murriztu diete, eta murrizketa horrek LGTBIfobiaren ondoriozko biktimei laguntzeko zerbitzuak, arreta legala, juridikoa eta psikosoziala mugatzen eta/edo eragozten ditu.
Hiru behatokiek bidalitako idazkian honako hau adierazten dute, hitzez hitz:
“Gero eta kezkatuago gaude baliabideak gero eta gehiago mugatzen ari direlako, eta murrizketa horrek oztopoak, mugak eta eragozpenak dakartzalako gure lanerako. Hala, bada, salatu behar dugu baliabide ekonomikoez, materialez, giza baliabideez eta baliabide sozialez hornitzen gaituen finantzazio egokirik gabe, egoera kezkagarria izan daitekeela”.
Hori dela-eta, behatokiok honako hau eskatzen diogu Herriaren Defendatzaileari:
“Kexa hau onartutzat jo dadila. Herriaren Defendatzailea erakundeari eskatzen diogu, idazki honetan azaldutakoarekin eta tokiko, autonomia- eta estatu-esparruetan indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz, azter dezala ea tokiko, probintziako, autonomia-erkidegoko eta estatuko administrazioetatik jasotzen ditugun laguntzak egokiak diren, proportzionatuak, eta LGTBIfobiaren biktimen zerbitzu, arreta eta premiekin bat datozen dihardugun Estatuko lurraldeetan.
Eugeni Rodriguez Homofobiaren Aurkako Kataluniako Behatokiko presidenteak adierazi duenez, “Ez da onargarria beren lurraldeetan lan ukaezina egiten duten eta eragin sozial nabarmena duten behatokiek Estatuko administrazioaren aldetik zentimo bakar bat ere ez jasotzea, egoera ahulean dauden kolektiboei arreta espezifikoa eta espezializatua eman behar zaienean, zeina baliabide ekonomiko duinez hornitu behar baita”.
Amets Martinez de Heredita Lumagorriko kidea eta Ikusgune- LGTBI+fobiaren aurkako Gasteizko Behatokiaren erakunde kudeatzailearen arabera, “Onartezina da gorroto-delituen eta -diskurtsoen goranzko testuinguru batean, bizi dugun osasun‑krisiaren larriarekin, LGTBI+fobiari aurre egin beharreko baliabideak murrizten joatea. Erakundeek behatokietatik egiten ari garen lana aitortu eta babestu behar dute, Arartekoak eta beste instantzia batzuek eskatzen duten bezala ”
Carlos Emilio Mella Alas A Coruñako presidenteak, zeina A Coruñako Behatokiaren arduratzen den LGTBI elkartea baita, honako hau salatu du: “Erakunde guztiek ez dute konpromisorik hartu LGTBI herritarren eskubideekin. Baliabide gutxirekin egiten dugu lan Estatuko behatokiok: lan soziala, asistentziala eta ikertzailea, eta hori urtero jasotzen dugu gure txostenetan. Premiazkoa da administrazio publikoak jabetzea gure erkidegoaren eskubideen defentsa LGTBI bandera ekainean jasotzeaz harago doala; eguneroko konpromisoa da eta”.