«Islamofobia, homonazionalismoa eta pinkwashing-a» tailerra maiatzaren 7tik 8ra

Homonazionalismoa zalantzan jarri nahi dugu, eta, horretarako, auzitan jarriko ditugu fenomeno horrek planteatzen dituen diskurtso kulturalista dikotomikoak. Lehenik eta behin, sexu- eta genero-banaketaren, arrazismoaren eta neoliberalismoaren arteko lotura historikoak azalduko ditugu. Ondoren, islamofobia queer bihurtzeko prozesuaren agerpenaz aritukogara, LGBTQ subjektuen instrumentalizazio neoliberalak elikatzen baitu hori, xede xenofobo, arrazista, islamofobo eta neokolonialistekin, pinkwashing-estrategien bitartez. Agerian jarriko dugu nazioez gaindiko LGBTQ+ politiken eta queer bihurtutako islamofobiaren arteko erlazioak LGBTQ+ denaren kontrako arbuioa eragin duela estatu arabiar-islamiko postkolonialetan. Trebatzailea: Daniel Ahmed, Madrileko Unibertsitate Autonomoko (UAM) ikertzailea eta queer aktibista musulmana.

Lekua: ETXANOBE JAUREGIA

Datak: 2021/05/07 – 2021/05/08

Egunak: Or-L

Ordutegia:16:30 – 20:30

Hizkuntza: Gaztelania

Norentzat: ZABALIK

Adina: Jaiotze data 1921/05/07 eta 2003/05/08 bitartean izan behar da

Izena eman hemen