Gasteizko LGTBI+ BehatokiaIkusgune

Amurrioko eraso homofoboa salatzeko mobilizazioak gaur

Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak eta Aiaraldeko Mugimendu Feministak 17,30etan Amurrioko parkean jarri du hitzordua eta 18,00etan Juan Urrutia plazan Amurrioko udalak egingo du elkarretaratzea.

Ikusgunek bere babes osoa helarazi dio erasoa jasan duen gazteari, eta haren esanetara jartzen da.

Amurrion ostegun gauean gertatutako eraso homofoboaren berri izan dugu. Ikusgunek gure babes osoa helarazi nahi dio erasoa jasan duen gazteari, eta haren esanetara jartzen gara. Era berean, horrelako erasoek LGTBI+ kolektibo osoari mezu bat bidaltzea bilatze dute, Ikusgunek besarkada handi bat bidali nahi die Aiaraldeko disidente sexu-generiko guztiei.

Eraso berri baten aurrean gaude. Gasteiz, Zuia, Amurrio… Arabako txoko bakoitza zeharkatzen ari den eskalada LGTBI+fobiko baten aurrean gaude. Lehenengo ondorioa argia da: LGTBI+fobia herri txikienetatik, hiri handienetaraino iristen da, kaleetan, baina baita familian edo lantokietan ere, gauez edo egunez gerta daiteke. LGTBI+fobia eredu zisheteronormatiboan sartzen ez garenak desagerrarazi nahi dituen egiturazko indarkeria da.

LGTBI+ kolektiboak, borrokaren bidez, espazio asko konkistatzea lortu du, askatasunean bizitzea eragozten ziguten gizarte-arauetako batzuk ezbaian jartzea lortu dugu. Konkista horien aurrean, bada atzera eginarazi nahi digunik, horretarako beharrezkoak diren tresna guztiak erabiliz, indarkeria barne.

Gorrotoa ez du lekurik gure kaleetan; gaur egun oraindik erasotzen gaituzten edo ikusezin bihurtzen gaituzten espazioak konkistatzeko lanean jarraituko dugu, jendartea eraldatzen jarraituko dugu, beste inor ez dezaten inoiz iraindu, mehatxatu, jipoitu edo hil bere sexu-orientazioagatik eta
genero-identitateagatik.

Ikusgunetik, berriz ere, genero identitate edota sexu orientazioagatik egon daitezkeen erasoei adi egoteko gonbitea egiten dugu, horretarako 633 309 653 telefonoa edo www.ikusgune.eus web gunea dago edozein eraso LGTBI+fobiko sufritu edo ikusten badugu behatokiarekin harremanetan jartzeko.

Azkenik, Ikusgunek bat egin du eta bihar Amurrion egingo diren mobilizazioetan eta parte hartzeko deia egin du. 17: 30ean Amurrioko parkean, Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak eta Aiaraldeko Mugimendu Feministak deituta, eta 18: 00etan Amurrioko Juan Urrutia plazan, Udalak antolatuta.