Eraso transfoboa Abetxukon

Ikusgunek babes osoa helarazi nahi dio joan den asteburuan erasotutako trans emakumeari. Ikusgunek gertatutakoa hedabideen bidez jakin bezain laster, gertakaria erregistratu du eta biktimaren esanetara dago.

Gaur ezagutu dugun erasoarekin, 15 intzidentzia erregistratu ditu behatokiak maiatzetik, 2020an aldi berean ezagututakoarekin alderatuta gertakari LGTBI+fobikoak gora egin dute:

Datuak ikusita, argi dago trans kolektiboaren aurkako etsaitasuna dela, hain zuzen ere, azken hilabeteetan gehien handitu dena.

Eskalada LGTBI+fobiko baten aurrean gaude; Inoiz baino beharrezkoagoa da erasoaren ataria diren diskurtsoekin amaitzeko indarrak biderkatzea. Gogorarazi behar dugu gorroto diskurtso eta erasoen atzean kolektibo oso bati zuzentzen zaion mezu bat ezkutatzen dela, eta honek jendarte osoa interpelatzen duela.

Azkenik, Ikusgunetik genero identitate edota sexu orientazioagatik egon daitezkeen erasoei adi egoteko gonbitea egiten dugu, horretarako 633 309 653 telefonoa edo www.ikusgune.eus web gunea dago edozein eraso LGTBI+fobiko sufritu edo ikusten badugu behatokiarekin harremanetan jartzeko.