Gasteizko LGTBI+ BehatokiaLumagorri

LGTBI+fobia salatzeko telefonoa 24 orduz martxan egongo da jaietan zehar

633 309 653 telefonoa 24 orduz aktibo egongo da abuztuaren 3tik 9ra.

Eraso LGTBI+fobiko baten ondorioz kalte fisiko edota psikologikoak izan badituzu ospitale edo osasun zentro batera gerturatu. Medikuei eraso LGTBIfobiko bat sufritu duzula azalduiozu.

SALATU! komisaldegi batean edo epaitegian egin dezakezu. Gertatutakoa gorroto delitu bezala izendatzea eskatu. Behar izanez gero gure babesa izan dezakezu salaketa jartzerakoan.

Legez kanpoko egoera batean aurkitzen bazara CEAR-ekin jarri zaitez harremanetan 945 26 68 05 telefonoan.

Lekukoak baleude, haien laguntza izan dezagun, beraien telefono zenbakiak lortu. Eraso baten lekuko bazara behatu, galdetu, ez egin ezikusiarena eta zure laguntza eskeini.