Garaiak aldatzen doaz.

Duela 20 bat urte Gaytasuna eta ALA-ALA elkarteek Esta en nuestras raices/ Gure sustraietan dago lelopean kartel bat atera zuten ekainaren 28ko ekimenetara deituz, irudi bezala bi blusa elkar muxukatzen Prudentzio Deunaren estatuaren aurrean aukeratu zuten.

Polemikoa izan zen kartela, sektore tradizionalenak marika eta bollerei errespetu falta leporatu zieten, antza denez blusak gay-ak izan zitekeela esatea iraindu egiten zituen. Kartelaren helbura argia zen: alde batetik koadrilen dibertimendu eredu zaharkitua azalaraztea, hau da, matxismoa, binarismoa, eta “Blusa izateagatik edozer balio du” kontzeptua, bestetik, Gasteizko jendarteari zuzendutako mezu bat, desio ez heteronormatiboak edozein tokitan lekua dutela ikustaraztea.

20 urte geroago Blusa eta Nesken komisioak kartelaren bertsio berritu bat atera du, ikusgarritasuna eta aniztasunera deituz. Baliteke denbora gehiegi pasa izana, baina horrelako ekimenak balore eta aniztasunean, pixkanaka bada ere, jendarteak aurrera egiten duela irudikatzen du.

Kartelaren polemikaren inguruko informazio gehiago “Bide zuzena ibilbide okerrak” dokumentalean.