Jai zoriontsuak eta ekin espazioen okupazioari

Abuztuaren 4ko arratsaldeko 4ak ziren, maletak gora, maletak behera, makillajea, pelukak, banderak, zapiak,… takoiak bai, ez, eguzkia…. polizien kontrolak Andra Mari zuriaren plazaren inguruan eta La Polakak galdetzen digu “Poliziak maleta ireki eta pelukak eta takoiak ikusten dituenean utziko didate pasatzen?” eta bitan pentsatu gabe gure laguna laguntzera joan ginen, por si akaso ez zioten pasatzen uzten, baina bai, maleta ireki eta takoiak zituela ikusterakoan pasatzen utzi zioten arazorik gabe. Stonewalleko iraultza ezagutzen ez dutenek ez dakite takoiak arma potente bat izan daitezkela.

Korrika eta presaka jantzi, makillatu eta elkarrekin abiatu ginen bidailagun trabesti, bollerak eta marikak San Migueleko balkonadara Gasteizko jaiei hasiera emateko.

Eskerrak eman nahi diegu Elkarrekin Vitoria-Gasteiz eta EHBilduko udal taldeei gonbidapenagatik.

Duela urte batzuk esan ziguten “Vitoria es una ciudad tradicional, no podeis llenar la Virgen Blanca de travestis” eta hori erronka bilakatu zitzaigun, Korrika egunean kilometro trabestia antolatu genuen, eta plazan trabestituta egon ginen, atzo Zeledonen jeitsieran balkonadan eta seguru gaude aurrera begira beste hainbeste lekutan ere egon garela marikak, bollerak eta transak, gurea espazioak okupatzea delako.

Eta espazioen okupatze horretan ongi pasa jaietan eta ekin espazioen okupazioari!