Gasteizko LGTBI+ Behatokia

LGTBI+fobiari aurre egiteko materiala zenbait guneetan egongo da jaietan zehar

Eraso LGTBI+fobikoak salatzeko 633 309 653 telefonoa jaietan zehar 24 orduz martxan izango dugu, edozein eraso homofobo, lesbofobo, bifobo edo transfobo jasaten duen edo horren lekukoa den edonork deitu dezake, baita Wahachapp edo Telegram bidez jarri daiteke gurekin harremanetan edo web gune honetan bertan “kontaktua” atalaren bitartez. Aipatu beharra dago telefonoa, jaietan ezezik, urte osoan zehan martxan dagoela 09,00etatik 17,00etara astelehenetik ostiralera.

Telefonoaren zabalpenean laguntzeko eskuhorriak eta txartelak izango dituzte Gasteizko udaletxeko Berdintasun zerbitzuak jartzen duen informazio gunean abuztuaren 4tik 9ra, 17:00 – 23:00 Posta eta Independentzia kaleen arteko bidegurutzean. Neska eta blusen komisioarekin elkarlanaren ondorioz kartelak, pegatinak eta txapak jantziko dituzte eta hiriko hainbat tabernetan ere materiala eskuragarri egongo da, Orbain Kultur Elkartean eta Ailaket! elkarteak jarriko dituen guneetan.

Sexu edo genero aniztasunagatik jasotako eraso baten aurrean nola erantzun behar den jakiteko web gune honetan “LGTBI+ behatokia” atalean informazio gehiago daukazu.