Ez duzula oraindik “Ibilaldia heteronormatibitatearen ertzetan” ikastaroan izena eman? Pues ya puedes correr nena
Izen ematea Gasteizko udaletxeko Gizarte etxe, polikiroldegi (frontoiak kanpo), Gasteizko udaleko web gunean edo 010 telefonoan egin daiteke.
Gasteizko udaletxea eta Lumagorri elkarlanean, Sejo Carrascosak zuzendutako ikastaroan LGTB errealitate anitzen ikerketa, historian zehar eta hainbat kulturatan. Horien ekoizpen artistiko eta kulturalak ere aztertuko ditugu, gorputz eta desira ez-normatiboetan oinarrituta dauden heinean. Artearen eta kulturaren kritika egiten duten gogoeta teorikoak abiapuntu hartuta, giza eskubideen ezagueran sakonduko dugu, betiere sexu orientazioaren eta genero identitatearen alorretan, eta eskubide horien historian zeharreko urraketaz ere hausnartuko dugu.
- Sarrera
- Historiaurrea, Egipto, Mesopotamia, Biblia
- Munduklasikoa: Grezia eta Erroma
- Ekialde Urruna: Korea, Txina, Japonia,India
- Erdi Aroa
- Aro modernoa
- Ilustrazioa
- Aro garaikidea
- Kolonaurreko Amerika eta Afrika
- LGTB mugimenduak
- Queer teoria
- Gaur egun