Hitzaldia ‘Transgéneros: cuerpos distintos, derechos iguales’

Guatemalako sexu- eta genero-identitateen aldeko borrokak. Eredu menderatzailea hausten duten bizitzak, gorputzak eta desirak. Sexuagatiko, sexu-joeragatiko eta genero-identitateagatiko gorroto-delituak. Eskubide kolektiboen aitortzan subjektu politiko gisa dugun eragina eta askotariko kolektiboen artean aliantzak ehuntzeko moduak (Hegoaldea-Iparraldea-Hegoaldea…). Horren inguruan arituko gara hitz egiteko eta elkartzeko gune honetan.

 

Hizlariak:

Sandra Moran Reyes, Guatemalan lesbiana eta feminista aitortutako lehenengo emakume kongresista.

Stacy Velasques Vasquez, Guatemalan bizi den emakume trans aktibista salvadortarra, OTRANS antolakundeko ordezkaria

Moderatzailea: Izaskun Rodriguez Elkoro, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Ataleko arduraduna da Entreamigos-Lagun Artean elkartean

 

Tokia: Etxanobe jauregia (Santa Maria kalea 11)

Hizkuntza: Gaztelania

Laguntzailea: Entreamigos-Lagun Artean GGKE

Sarrera doan lekua bete arte