HarrotasunaLumagorri

“Grebarako arrazoiak euskal oasian” Alternatibak antolatu duen hitzaldi zikloan parte hartuko du Lumagorrik

Alternatibak hitzaldi sorta antolatu du hurrengo asteartean, urtarrilak 28, eragile sozial eta sindikatuek hilaren 30erako deitu duten greba orokorrerako arrazoi anitzen inguruan hausnartzeko. Solasaldiak irekiak izango dira.

Kolektibo desberdinen parte hartzea izango du lanuzteari begira: Arabako pentsionistak, LGBT+ mugimendua, zaintza sektoreko borroka eta mugimendu feminista. Alternatibak Gasteizen duen egoitzan (Los Herran 25), asteartea 28n, 19:00etan hasiko da.