Zuen gorrotoa ez da gure zelaietan kabitzen
Otsailak 19, LGTBI+fobiaren aurkako eguna kirol esparruan
Zuen gorrotoa ez da gure zelaietan kabitzen
Otsailaren 19an kirol esparruko LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da, Erresuma Batuan jatorria duen eguna izanik, Justin Fashanu futbol jokalari profesionalak bere homosexualitateari buruz publikoki hitz egin zuenean 1991n. Hori dela eta, taldea uztea gonbidatu zuten eta bere buruaz beste egin zuen 1998an.
Azken astetan homofobia kasu ezberdinak ikusi izan ditugu kirol munduan, futbolean zehazki, gertukoena arbitro baten aurkako kasua izanik Muskizen, nahiz eta ez den bakarra izan. Guzti honek gogorarazten digu Justin Fashanuren istorio tragikoa kategoria guztietako kirol esparruetan bertan dugula.
Kirolak sexuaren arabera bereizten ditu jokalariak oraindik ere, eta gizonezko taldeen hegemoniak emakumezkoen ikusezintasuna eta diskriminazioa eragiten du, zeinek heldutasun ezako eta prekarietate egoera batean gozatu behar duten kirolaz. Egoera hau banakako partehartzea duten kiroletara ere hedatzen da.
Nazioarteko legediek trans pertsonek eliteko kiroletan parte hartzea ekiditu dezakete sentitutako generoaren arabera, eta ez jaiotzean egokitutako generoaren arabera. IAAF (ATLETISMOKO FEDERAZIOEN NAZIOARTEKO ELKARTEA) erakundeak eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoak balorazio biologiko eta genetikoen arabera erabakitzen dute persona bat gizona ala emakumea den helburu konpetitiboak kontutan hartuz.
Jaiotzean esleitutako generoaren araberako bereizketa binarioa neurri transfobo bat da. Trans pertsonek sentitutako generoaren errekonozimendurako prozesu ezberdinak jasan behar dituzte, maiz iraingarriak direnak eta genero konkretu batean kokatzea behartzen dituztenak, edonoren eskubidea izan beharko litzatekeen generoaren autodeterminaziorako aukerarik gabe.
Gizonezkoen kirolean transmititzen diren maskulinitatearen baloreak LGTBI+fobiaren sortzaileak dira, eta genero rolak betetzen ez badituzte, kirolari hauek irainak, jazarpena edo isolamendua jasango dute gizon heterosexualaren kanonarekin bat ez badatozte. Emakumezkoen kirolaren kasuan, jokalariek ikusezintasuna eta mesprezua jasango dute zelaian eta lesbofobia kanpoan feminitatearen rolari esleituta ez dagoen kirol bat praktikatzea erabakitzen badute.
Komeni da gogoratzea persona baten aurkako mezuak edo jarrerak erakusten direnean, ekintza hauen helburua ez da pertsona konkretu bat, baizik eta gorroto-mezu bat zabaltzea kolektibo oso baten aurka. Beraz, LGTBI+fobia ez da inoiz ulertu behar pertsona zehatz baten aurkako ekintza bat bezala, baizik eta diskriminatua izan den kolektibo oso baten aurkako erakusketa bat bezala, kasu honetan LGTBI+ taldea.
Zentzu honetan, kirolean gertatzen den LGTBI+fobiaren aurka borrokatzeko hurrengo puntuak aurreikusi behar ditugu:
- Kirol munduan ematen den LGTBI+fobiaren existentziaren aitorpen esplizitua, eta kluben, taldeen eta federazioen ardura jatorrian, baina baita arazo honekin bukatzeko duten potentzialean.
- LGTBI+fobikoa den erakusketa edo jarrera oro zelaietatik desagertaraztea.
- Erakusketa edo jarrera LGTBI+fobikoekin erlazionatuta dauden zigorren betekizuna ziurtatzea.
- Sentsibilizaziorako, kontzientziaziorako eta baloreen hezkuntzarako programak bultzatzea, administrazio publiko guztiak, taldeak, klubak eta federazioak partaide izanik.
- Generoaren araberako bereizketarekin amaitzea kirol eta kirol-kategoria guztietan.