HarrotasunaLumagorri

Tele-asanblada irekia asteazkenean berrogeialdiaren ondorengoaz hausnartzeko

Egunotan maiz entzun dugu berrogeialdiaren osteko gure bizimodua inoiz ezagutu ez dugunaren antzekoa izango dela. Eta guri oraintsu hasi zaigu galdera andana burutik desfilatzen: gure arteko harremanak oso modu ezberdinetan sortu eta garatuko ote ditugun oraindanik, maritxuok eta trabestiok urte luzeetako borroken poderioz askatu izan dugun leku eta esparru bakoitza krisialdi honen aurretik utzi genuen bezala egongo ote den, ahizpa izengabe askoren bekokien izerdiaz libre sentitu eta maiatatu ahal izateko irabazitako kale apur bakoitzean ez dugula berdin jokatuko aurrerantzean uste duenik dagoen, konkistatutako eskubideak eta emandako aurrerapausoak etorkizunean nola erabiliko ditugun edo nora eta nola joango garen mutiletara hemendik aurrera. Azkeneko zalantza honen harira, zalantza zehatzagoak etortzen zaizkigu burura: nolakoak izango dira bada cruising guneak hilabete batzuen buruan?, nolako joera, jarrera eta jokaera izango dugu etorkizunean ligatzeko app-etan?, moldaketa nabarmenik egingo zaie app-ei edo zein paper izango dute hauek gure maritxuon bizitzetan?

Zuei ere aurreko paragrafoko zalantza ugari, baita bestelako beste asko ere, egun hauetan burura etorri zaizkizuelakoan gaude. Krisialdiaren ondorengo gure bizimoduari buruzko galderak, beldurrak eta zalantzan elkarren artean partekatzeko eta hasierako erantzun batzuk elkarrekin aurreikusten hasteko asmoarekin, tele-asanblada ireki bat egitea proposatzen dugu. Tele-asanblada burutuko dugu.

Tele-asanbladan parte hartzeko interesa baduzu, gauza bakarra beharko duzu: interneterako konexioa duen gailu bat. Horretaz gain, begibistako arrazoiengatik, tele-asanbladan parte hartzeko erabiliko duzun gailuak mikrofonoa eta bideokamara izatea erabat gomendagarria da noski. Eta, azkenik, gailuan programa berezirik instalatzea beharrezkoa ez den arren, erabiliko duzun gailuak Android edo iOS sistema badu, gomendagarria izaten da -baina inolaz ere beharrezkoa!- esteka honetan aurkituko duzun Jitsi Meet app-a instalatzea. Ordenagailu edo Android edo iOS ez duen gailua erabiliko duten erabiltzaileak (baita, nahiz eta Android edo iOS duen gailua erabili, aipatutako app-a instalatu ez dutenak ere) tele-asanbladara sartuko dira gailuko web nabigatzailearen bidez.

Asteazkenean, 18:00ak jo baino minutu batzuk lehenago tele-asanblada egiteko beharrezkoa dugun areto birtuala sortuko dugu. Momentu horretatik aurrera, tele-asanblan sartzeko egin beharko duzun gauza bakarra lotura honetan bertan klik egitea izango da. Klik egin ondoren web nabigatzailea zabalduko da (edo, aurreko paragrafoan aipatutako app-a instalatu baduzu, app-a zabalduko da) eta mikrofonoa eta bideokamera erabiltzeko baimena eskatuko dizu. Baimena ematen badiozu, besterik egin gabe, segundu batzuen buruan, tele-asanbladan sartuko zara eta bertan gauden guztiok ikusi ahal izango gaituzu, zu bezala, asanbladan parte hartzeko erabat prest. Hala ere, tele-asanbladara sartzeko prozesuan arazoak badituzu, gurekin jar zaitezke harremanetan +34 633 309 653 zenbakira WhatsApp edo Telegramen bidez mezua bidaliz eta saiatuko gara laguntzen. Azkenik, tele-asanbladan sartzea lortu ez baduzu baina web nabigatzaileak (edo, instalatuta baduzu, app-ak) bideokonferentziaren url-a zein den galdetzen badizu, honako hau idatzi beharko duzu: meet.lumagorri.org/lumatxoak eta segundo batzuen buruan ziurrenik tele-asanbladan bertan egongo zara.


(*) Euskal Herritik kanpo eta tele-asanblada irekian parte hartzeko interesatuta bazaude, kontuan izan behar duzu lehen aipatutako hasiera-ordua Euskal Herriko bertoko ordua dela. Beraz, notazio estandarizatua erabiliz hasiera-ordua zera izango da: edo, are zuzenago, .