HarrotasunaLumagorri

Asteazkenean bigarren tele-asanblada irekia:
“Marikak saretzen. Komunitatea vs. Immunitatea”

Bazterketa, irainak, agerikoak izatearen ukazioa edo armairua kudeatzeko beharra gertutik ezagutu eta sentitzeko aukera iza(te)n dugu maritxuok. Sentipen (sufrimen, hobeto esanda) komun horietatik munduan egoteko geure moduak sortu izan ditugu: brillantinak, ondo pasatzeko eta larrua jotzeko lekuak eta erak edo hizkera eta janzkera propioak, besteak beste.

Baina, gurea bezalako jendarte kapitalistan murgilduta gaudela, erlazio edo sentsazioen kontsumo hutsetik harantzago beste zerbait aurkitzerik al dago sortutako modu horietan?

Gure harremanak eta maitasunak bihozgabetasunetik eta enpatia ezetik babestu al ditzakete geure bizimodu horiek?

Maritxuon iruditeria kolektiboan bestelako bizierak sortzeko lekurik uzten al du indibidualismoak?
Zalantza hauetaz elkarrekin hausnartu eta hitz egiteko baliatuko al dugu kuirentenako tartetxo bat?

Asteazkena 22an 2. tele asanblada irekia egingo dugu arratsaldeko 18,00etan, Zoom plataformaren bitartez, parte hartzeko lotura hemen uzten dizuegu:
https://us02web.zoom.us/j/87568964141?pwd=bXd6VDBJN1lzTXd4WVNmalovSzY4dz09
   – Asanbladaren IDa: 875 6896 4141
   – Pasahitza: 997484