Gasteizko LGTBI+ Behatokia

Hauteskunde Batzordeak Hauteskunde-Mahaietako kideak genero-identitatean sentzibilizatzea onartu du

Ikusgune. Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak eskatuta eta Hausteskunde Batzordeak onartuta agiri ofizialean beste genero-identitate bat dutenek berme guztiekin bozkatu ahal dezaten, pribatutasuna eta intimitaterako eskubidea gordez.

Hauteskunde batzordean hauteskunde-mahaiak osatuko dituztenentzako praktika onen gida” erregistratu zuen Ikusgunek, hauteskunde-mahaietako kideak sentsibilizatu ditzan, agiri ofizialean beste genero-identitate bat dutenek berme guztiekin bozkatu ahaldezaten. Hauteskunde Batzordeak Ikusguneren proposamena onartu eta Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzari eskatu dio, hauteskunde-mahaietako kideak sentsibilizatu ditzan, agiri ofizialean beste genero-identitate bat dutenek berme guztiekin bozkatu ahal dezaten, pribatutasuna eta intimitaterako eskubidea gordez.

Datorren uztailaren 12an herritarrak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzera deituta gaude. Bozkatzea oso ekintza erraza izan daiteke gutako askorentzat, beste batzuentzat ordea estualdi bortitza suposatu dezake euren NAN-a erakustearen beharra, gerta daitekelako agiri ofizialak sentitutako identitateak ez adieraztea.

Badira emakume kategoriarekin identifikatzen direnak, beste batzuk gizonezkoarenarekin. Badira genero batetik bestera jariatzen dutenak; badira ere ez gizon ez emakume identifikatzen ez direnak… Baina guzti-guztiak daude errealitate identitario guztiak onartzen ez dituen sistema burokratiko batean klasifikatzera behartuta. Denda batean kreditu txartelarekin ordaintzea, NAN-a erakustea edo medikuarengana joatea sufrimenduzko prozesu bat izan daiteke, eta hau ekidin beharko genuke ezarritako generoarekin edo agirian agertzen den irudiarekin bat egiten ez duten pertsonengan. Egoera hau bozka ematerako momentuan gerta daiteke edozein hauteskunde deialdian.

Horregatik, Ikusgunek praktika onen gida bat editatu du, bai hauteskunde-mahaietan egotera egokitu direnentzako eta bai hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoen ordezkarientzako (ahaldun eta artekarientzat). Gida honetan bozka emateko momentuan trans pertsonen (edo genero burokrazioan sartzen ez direnen) eskubideak errespetatzeko jarraibide batzuk azaltzen dira.

Trans pertsonen eta genero arauetan sartzen ez direnak ahalduntzeko herraminta bat izatea helburu duen beste gida bat ere editatu du Ikusgunek, bertan euren eskubideak eta hauek urratuak izatekotan zein izan daitekeen erreklamazio bideak azaltzen dituelako. Gida dagoeneko www.ikusgune.eus web gunean dago zintzilik edo lotura honetan.

Gida honetaz aparte, Ikusgunek aipatutako egoeratan dauden pertsonak hauteskunde-mahaietara laguntzeko bere burua eskeintzen du. Inor ezin da geratu bozka eskubiderik gabe zure identitatea ukatzen duen nortasun agiri bat erakusteak ekintza bortitza suposatzen diolako. Aipatutako laguntza eskatzeko 633 306 653 telefonora, whatsapp edo telegram bidez harremanetan jarri daitezke.

Azkenik, edozein zalantza edo galdera izatekotan Ikusgunerekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu, bereziki, gorabehera LGTBI+fobiko bat pairatu edo horren lekuko denari. LGTBI+fobiaren aurkako borroka guztiona izan behar du.