E28 kordinadoraHarrotasunaLumagorri

Ekainaren 28an, 12,00etan Manifestazioa Bilbo Plazatik E28ko koordinadorak antolatuta

Gasteizko E28ko koordinadorak manifestazioa deitu du Ekainaren 28an 12,00etan Bilbo plazatik. Ondoren marianitoa Gaztetxean. Manifestaziora musukoarekin etortzea eskatzen da, baita segurtasun neurriak mantentzea.

“Sexu eta genero disidentzia antolatu guztia iraultzeko” izango da aurtengo leloa. Aurtengo mobilizazioa hauteskunde-kanpainarekin bat egingo duela jakinda, E28ko koordinadoratik alderdi politikoei gogorarazten die ekainaren 28-a ez dela bereien protagonismorako eguna eta manifestazioan euren pankarta edo banderak ez eramatea eskatzen die.