Gasteizko LGTBI+ BehatokiaHarrotasunaIgaroIkusguneLumagorri

Transexualitatearen inguruko egitaraua Gasetizen Urria trans ekimenaren baitan

Urria trans ekimena 2012.urtetik antolatzen da. Aurten Gasteizen bi hitzaldi antolatu dira ekimen honen baitan, biak a la biak “Proyecto Rivera” elkartearen hitzaldiak izango dira, lehenengoa Ikusgune. LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak antolatzen du, “Osasun sistema eta honen eragina trans* pertsonen bizitzetan”, urriaren 27an, arratsaldeko 7etan izango da Simone de Beauvoir elkarteen etxean, aforo oso txikia duenez izena ematea ezinbestekoa izango da parte hartu ahal izateko, hau info@ikusgune.eus postara mezu bat bidaliz egin daiteke.

Bigarrena, “Trans* pertsonen kokapena feminismoan”, urriaren 28an, arratsaldeko 7etan izango da Alternatibak Gasteizen duen egoitzan, Los Herran kalea 25. Bigarren hitzaldi hau Igaro. Trans* elkartea eta Lumagorri antolatu dugu elkarlanean.

Bi hitzaldietan hizlariak Lian Muñoz Martín eta Alba Castilla Vega “Proyecto Rivera”ko kideak izango dira.