Ikusgune

«Disidentzia sexo generikoa ijito-herrian» hitzaldia datorren asteartean

Hitzaldi interesgarria antolatu du Ikusgunek datorren astearterako, Ijito-herria eta genero eta sexu disidentzia ezagutzeko aukera paregabea. Hizlaria Demetrio Gómez Ververipen-eko kidea izango da, Ververipen aniztasunaren aldeko ijitoen elkartea da.

Esan bezala, hitzaldia azaroaren 3an izango da arratsaldeko 7etan Villa Suso jauregian. Parte hartu ahal izateko izen ematea ezinbestekoa da info@ikusgune.eus-era mezu bat bidaliz. Mezuan parte hartzaileen izen, abizen, mail eta teléfonoa bidali behar duzue, eskatzen dizkizuegun datuak soilik Gasteizko udaletxeak COVID-az babesteko protokoloarekin bat egiteko erabiliko ditugu, ez beste edozertarako.