Sailkatu gabea

Ikusgunek 14 gertakari LGTBI+fobiko zenbatu ditu Araban

Ikusgune. Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak Araban gertatutako 14 LGTBI+fobia gertakarien berri izan du. Horietatik 11 Gasteizen gertatu dira, 1 Añanako koadrilan eta 2 Arabatik kanpo, baina Arabako pertsonak izan dira gertakariaren xede.

Aurreko urteetan baino intzidentzia gutxiago jaso dira. Beherakada hori egoera pandemikoarekin estuki lotuta dago, eta horrek zaildu egin du indarkeriazko egoerak salatzea, bai eta tradizionalki eraso asko (jaiak, aisialdiak, etab.) gertatu diren gunerik ez egotea ere.


Erasoen tipologiari dagokionez, 6 transfobia kasu, 4 homofobia kasu, 2 lesbofobia kasu, LGTBI+fobia kasu bat eta intragenero kasu bat ezagutu dira. Kasu honetan, transfobia gertakarien % 43 da. Trans kolektiboan izandako intzidentzien hazkundea handituz doa Ikusgunek erabiltzen dituen datuen arabera; hala, 2017-2018an intzidentzien % 7 ziren, 2018-2019an % 15, 2019-2020an % 12 eta gaur egun % 43.


Eraso motari dagokionez, jasotako gorabeheretatik 6 gorroto-diskurtsoari dagozkio, 3 eraso, 3 zisheteropatriarkatuaren ugalketari, 1 diskriminazioa izan da eta bat genero barrukoa.
Nabarmentzekoa da erasoen eta gorroto-diskurtsoaren gorakada nabarmena; izan ere, 2019-2020ko aurreko txostenean % 12 eta % 24 ziren, hurrenez hurren, baina azken urte horretan % 21 eta % 43raino igo dira.

COVID-19ak sortu duen testuigurua kontutan hartuta, lesbianak, gayak, bisexualak, transak eta intersexualak (LGBTI+) elkarren artean gurutzatutako diskriminazioei aurre egiten ari dira, bai genero-identitateagatik eta/edo sexu-orientazioagatik, bai desberdintasun-faktore batzuengatik ere: migratzaileak izateagatik, edo gazteak eta nerabeak, adinekoak, dibertsitate funtzionala izateagatik, eta abar. IKUSGUNEn kezkaz behatzen ditugu kolektiboan izaten diren desberdinkeria-, bazterketa- eta alboratze-egoerak.

Familiaren etxea ez da segurtasun- eta zaintza-espazio bat LGTBI+ diren pertsonentzat, familian onartuak ez izan arren familiarekin bizitzera behartuta daudenenean. Horrek areagotu egiten ditu etxeko indarkeriaren eta abusu fisiko eta emozionalaren tasak, bai eta osasun mentalaren kalteak ere. Ezin ditugu ahaztu familiaren etxera, zaharrak zaintzera, itzuli behar izan duten pertsonak, horren ondorioz armairura itzuli behar izan dutenak, edo beren genero-adierazpena mugatu.

Azkenik Ikusgunen, Diputatuen kongresuan erregistratu den trans legearen inguruko balorazio bat egitea egokia ikusi dugu. Gasteizen LGTBI+fobiaren intzidentziaren inguruko datuak jasotzen hasi ginenetik 12 dira jasotako transen aurkako gertakaerak. Kasu gehienak dokumentazioarekin zerikusia duten erakunde-esparruko gatazkei dagozkie. Lan-arloan ere sortzen dira gatazka handiak. Aipatu dugun lege-proposamenak gatazka horiek guztiak arinduko lituzke. Gainera, errekonbertsio-terapien gaia ere landuko luke, kezka handia sortzen dutenak IKUSGUNEn, gure hirian iragarri baitira.

Trans lege-proposamenari dagokionez, zeina datorren asteartean erabakiko baita Diputatuen Kongresuan tramiterako onartzea, Ikusguneren ordezkaritza bat bertan egongo da haren jarraipena egiten, Behatokiaren iritziz, “Lege hau trans eskubideen arloko Europako estandarrak bermatzeko bidean doa”, eta, beraz, onartzearen alde agertu da.

Informe osoa hemen