Jabetze eskola

«Victor XX» Film laburra eta zuzendariarekin elkarrizketa maiatzaren 18an

Laburmetraiaren aurkezpena eta Ian de la Rosa zuzendariarekin elkarrizketa. Victorri generoarekin jolastea gustatzen zaio: ez daki neska edo mutil sentitzen den. Almeriako arrantzale-herri txiki batean bizi da, Mari Angeles amarekin eta Rahma neska-lagunarekin batera. Halako batean, anonimotasunez estalita dagoen hirian aurkituko du bere burua. Sekretuek, ordea, ez dute betiko irauten, eta Victor amarekin eta Rahmarekin borrokatu beharko da, ispiluak itzultzen dion benetako irudia defendatzeko.

NoizEguna: 2021/05/18, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 21:00

Solasaldian: Ian de la Rosa, laburmetraiaren gidoilari eta zuzendaria

Tokia: Emakumeen etxea – Etxanobe jauregia

Hizkuntza: Gaztelania

Sarrera doan lekua bete arte