Margoketa transfoboak salatzeko elkarretaratzea egin zuen E28 koordinadorak
Gaur hemen gaude pasaden asteburuan Umandi Ikastolan egin zituzten margoketak salatzeko. Gasteizko E28ko koordinadoratik iinskripzio hauek azken asteetan jasan behar izan dugun indarkeria giroa ezin hobeto sintetizatzen dutela uste dugu.
Ikasleek haien ikastetxean margotutako bandera LGTBI+ baten gaineko margoketa k dira, Franco aipatzen dituztenak, eta trans* kolektiboa iraindu eta mespretsatu nahi dutenak. Pintadak ikastolako horma horretatik haratago doa, sexu eta genero disidenteengan gorrotoa
finkatu nahi dute, azken boladan gure gizartean errepikatzen ari diren esaldiak dira, errefusatu eta borrokatu behar ditugunak.
Zenbait pertsona, zuri, burgues, hetetosexual eta cis trans legearen testuinguruaz baliatzen ari dira trans* pertsonen aurkako gorrotoa adierazteko, gezurrak zabaltzen ari dituzte mota honetako erasoak bultzatu eta legitimatzeko, horrela argiztatzen dute hainbat elkarteek adierazitako datuek. Argumentu erreakzionario honek Partido Sozialistaren eskutik hartu izan da, eta heurak dira gaur egun ezagutzen ari garen transfobiaren arduradun politikoak.
Trans pertsonen eskubideak giza eskubideak dira eta ondorioz zalantzarik gabe onartuak izan beharko lirateke. Eskubide hauek kolektibo honek behin eta berriro pairatzen dituen barreak, irainak eta mespretxuak haien erregistro datuak eta itxura ez dutelako bat egiten ekiditeko balio dute.
Trans pertsonen eskubideak erakundeetan defendatzea ezinbestekoa da babesik gabeko gazteak, migranteak, mediku asistentziarik gabekoak, lan bazterketa altuena duen, eta bizi iraupen baxuena duen kolektiboak bakardadean bizitzen jarrai dezan ekiditeko, edo haien buruarekin akabatzeko behartuak ikustea ekiditeko, bizi diren giroa biziezina bihurtzen denean
Trans pertsonen eskubideek osasun publiko eta unibertsala aitortzen dute, gainerako biztanleriaren modura. Bizi eta adierazten diren generoaren errealitatea onartzen dute, kontuan hartu gabe esleitu izan zitzaion generoa, epaiketa externo patologitzaileak jasan behar izan gabe. Ez du inor trantzisio egitera behartzen, abortatzeko eskubideak abortatzera behartzen ez duen moduan, edo dibortzio eskubideak dibortziatzera behartzen ez duen moduan.
Trans eskubideak giza eskubideak dira, ez dira soilik trans pertsonen eskubideak baizik eta biztanleria osoarenak, horregatik hauek aldarrikatzea ez da nahikoa, babestu eta exigitu behar ditugu.
Trabeloak, sarasak, marikak, tortillerak, marimachoak,…. Orain iseken eta irainen 2.0 bertsioa daukagu TRANSFONRMERS Umandi ikastolako margoketetan jartzen zuen bezala, edo postmodernak edo unikornioak, mugimendu trans exkluyenteetatik deitzen gaituzten moduan.
Gure kolektiboa eta komunitatea indartsu egiten gara borrokan, inoiz ez diogu antolatzeari utziko ezta autodefentsa ertzetik antolatzeari, eta horrela munduak sortuz, non zinez eta osoki bzi gaitezke.
Astelehenean E28 da, Andramari Zuriaren Plazan 19:00tan itxiten zaituztegu.