HarrotasunaLumagorri

E28, memoria ariketa bat

Ekainaren 28an memoria ariketa bat egin behar da. Nola sortu zen, eta nola lortu dugun guztia trans arrazializatu batzuk poliziaren oldarkeriari erantzuten hasi zutela. Gozamena, gorputza eta bizitza ukatzen zieten mundu bati aski da esan zioten!

Mundua aldatu nahi genuela gogoan izan behar dugu, sistema aldatu nahi genuela, haren morala, esplotazioan eta bidegabekerian oinarritutako gizartea. Autoritatea eta bere maniobra ilunak desafiatuz errebelatzen garela. Nahikoa esan genuela, erradikaltasunaren alde egiten genuela, iraultzaren alde.

Ikusgarritasun handiagoa lortu dugu, zalantzarik gabe, gero eta jende gehiagok erakusten ditu bere nahiak, praktikak, nortasunak… arau itogarri eta kriminal baten aurka agertzen diren gorputzak.

Gaur ezkondu egiten gara, merkatu-hobi oso gutiziatua dugu, zirkuitu ekonomikoen parte gara, turismo arrosako agentziak ditugu, globalizazio estraktibistaren zati garrantzitsu bat gara.

Gaur egun, gorputz zuriak, gazteak, gaituak eta gayak dira erakundeetatik aniztasunaren eta tolerantziaren bandera gisa saltzen diguten irudia.

Beste gorputz batzuk geratzen dira: bollera marimutilak, marika eroak, generoari buruzko ikusmolde zurrunak betetzen ez dituzten edo diru-ikuskizunetan ondo pasatzeko balio ez duten trans pertsonak, gorputz lodiak, ezgaituak, arrazaliziatuak, pobreak… gorputz marjinalak, ez produktiboak, ez desiragarriak.

Erakundeek, ongizate eta justizia sozialaren erantzule izan behar zutenek, asmo onez betetzen dute ahoa, familia zisheterosexual sakratua zalantzan jarri eta eraldatuko duten politika errealak ezartzeko borondate politiko faltarekin.

Harriduraz ikusten dugu nola bere ekintzak hiri-dekorazioko ariketa hutsaletara mugatzen diren, bankuak eta zebrabideak margotzen, edo eraikinak kolore anitzeko banderatxoarekin argiztatzen, zerbitzu eskasa eginez apainketa gizartea eraldatzeko tresna bakarra dela uste badute.

Beharrezkoa da nondik gatozen gogoratzea, ez ahaztea gure borroka eraldaketa sozialaren aldekoa dela, eta ez modurik lizunenean haren zapalkuntza-kodeak erreproduzitzeko.

Gogoratu behar da ezin garela konplize izan gure hastapen erradikaletan salatzen ditugun balio, diskurtso, erakunde eta praktika baztertzaile, arrazista, totalitario eta faxistekin.

Ez dugu ahazten gure bizitzak, gure nahiak antikapitalistak eta antikapazitistak direla, gure gorputz antiarrazista eta antierrepresiboak, gure desira subertsibo eta ikonoklastak, gure plazer lotsagabe eta desafiatzaileak.

E28 oroitzapena da, borroka da, eta gure bizitzak mundu baten duintasunaren eta desioaren ariketa dira, mundu horretan ordutegi eta baimenetan dantza egin ahal izateko.