HarrotasunaLumagorri

Heterosexualitatearen egoera lautadan aztertuko dute bihar Aguraingo Gaztetxean

Arabako Foru Aldundiko diagnostikoetan topatuko ez duzun azterketa egingo du bihar Lupe Ochoa doktoreak. Heterosexalitatea aztertuko dute Aguraingo Gaztetxean arratsaldeko 6etan Inguma eta Lumagorrik antolatutako hitzaldian.

Zer da heterosexualitatea, nondik datorren, zenbat diren Arabako Lautadan, zer egiten duten, nola erlazionatzen diren…. ikertuko dute Ochoa doktorearen laguntzarekin.

Ondoren, kalejira burutuko dute Aguraingo kaleetan barrena.