E28 kordinadora

Eraso transfobo bat Gasteizen

Ikusgune. Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak uztailaren 22an Gasteizko alde zaharrean, 64 urteko emakume trans baten kontrako eraso transfobo baten berri eman du.

“Marikoi zikina” oihukatu zuen erasotzaileak eta emakume honek ohiua nondik zetorren begiratzeko buelta ematean aurpegian hiru ukabilkada jaso zituen, lurrera eroriz. Emakume honek Ertzaintzaren aurrean salaketa jarri du.

Azken asteotan eskalada LGTBI+fobiko larri baten aurrean gaudela begi bistakoa da. Gaur salatzen dugun eraso honekin 14 dira jada azkenengo 3 hilabeteetan Araban ezagutu ditugun LGTBI+fobia kasuak, trans pertsonak izanik eraso fisiko, gorroto diskurtso eta bazterketa gehien sufritzen duen kolektiboa.

Ikusgunetik genero identitate edota sexu orientazioagatik egon daitezkeen erasoei adi egoteko gonbitea egiten dugu, horretarako 633 309 653 telefonoa edo www.ikusgune.eus web gunea dago edozein eraso LGTBI+fobiko sufritu edo ikusten badugu behatokiarekin harremanetan jartzeko, era berean, gogoratu nahi dugu web gunearen bitartez behatokian salaketa online jartzeko aukera dagoela (https://ikusgune.eus/eu/denuncia-online).

Erasoa salatzeko Gasteizko E28 koordinadorak, Gasteiz Txiki auzo elkartea eta Kutxiko taskeroak elkarretaratzea deitu dute biharko, uztailak 30, 19,30etan Fariñasen.